687 bidaiarik hartu dute Tren Berdea udaran honetan
Done Eztebe plaza eta Arditurriko meategiak lotzen dituen trenaren balorazioa egin du Oiartzungo Udalak.
Uda honetako asteazkenetan, Tren Berdeak Oiartzungo Done Eztebe plaza eta Arditurriko meategiak lotu ditu.
Asteazkenero hiru bidai egin ditu, uztailean eta abuztuan. Ibilgailua bazterreko trenbidean utzita, Oiartzungo Udalak balorazioa egin du. Positiboa izan da, egun horietan 687 lagun igo baitira trenera.