Arraztalo bazkide bila ari da, saski gehiago banatzeko
Oiartzungo gaixo psikikoen elkartearen kontsumo taldeak bazkide berriak bilatzeko kanpaina abiarazi du. Hileko kuotak 50 euroko prezioa du.
Arraztalo kontsumo taldeak bazkide berriak bilatzeko kanpaina zabaldu du. Bazkideek astelehenero jasotzen dute produktuz betetako saskia, hilean 50 euro ordainduta. Barazki ekologiko horiek —ENEEK-en ziurtagiria dute— Oiartzunen ekoizten dira, Ergoien, Makutso, Altzibar eta Petra Lekuonak baratzeetan.
Kontsumo taldeak helburu bikoitza du: bertako produktuen kontsumoa bultzatzeaz gain, kontsumo taldea gaixotasun psikikoa duten oiartzuarren lan integraziorako tresna ere bada. Gaur egungo taldea gaixotasun hau duten lau pertsonez eta koordinatzaile batez osatua dago.
Saskiak astelehenetan, 18:00etan, banatzen dituzte saskiak. Arraztalokoek jasotzen dituzten produktuak jasotzeko aukeraz gain, beste ekoizle batzuen produktuak ere eros daitezke, hala nola arrautzak, sagardoa edo pasta freskoa.
Informazio gehiago behar duenak, Arraztaloren webgunean aurki dezake. Zalantzak argitzeko bi modu eman dituzte: e-posta bidez edota 634 25 46 70 telefono zenbakira deituta.