Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Kutsadura kronikoa Pasaiako badian

Atsekabetuta daude Pasaiako portuan ingurumena zaintzen lanean aritzen diren taldeak. Hamarkadak dira kutsadurak herritarren bizitzak baldintzatzen dituela.

Urte asko dira enpresek ez dutela errepetatzen ingurumen araudia
Pasaia
2019/09/06

Badian Bizi taldeak eta hainbat bizilagunek joan den astean Pasaiako portuan gertatutako kutsadura isuri bat salatu zuten. Zamaontzi batek ekarritako kare hautsak eragin zuen kutsadura. Langileek ez zuten behar bezala deskargatu karea, eta, ondorioz, inguruan zabaldu zuen haizeak. Pasai Antxoko eta Donostiako Buenavista auzoko zenbait etxetan pilatu zen hautsa bi egunez, eta hainbat herritarrek jakinarazi dute hautsaren ondorioz eztarrian azkura sentitu zutela.

Zaharrak berri Gipuzkoako porturik handienean. Groundhog Day (Marmotaren Eguna) filmean bezala bizi dira Pasaiako badiaren inguruan bizi diren bizilagunak. Berdin dio adineko pertsona izan edo gazte-gaztea izan, denek pairatu dituzte portuko jarduerak eragindako kutsadura eta horren ondorioak. Karlos Murua Eguzki talde ekologista eta antinuklearreko kidearen arabera, “frustrazioa eta haserrea” eragiten du egoerak, enpresek “modu sistematikoan” urratzen baitituzte ingurumena babesteko neurriak.

Kare hautsa zabaldu zenean, bizilagunen salaketa jaso zuen Eguzkik, eta dagoeneko idatzi bat bidali die Pasaiako portuan ordezkaritza duten erakundeei eta Osakidetzari. “Horrelako kutsadura kasuen aurrean ezer egiten ez duten heinean, ondorioen erantzule dira. Hortaz, konponbide iraunkor bat bilatu dezatela eskatu diegu”, adierazi du Muruak. Erantzunaren zain daude oraindik. Pasaiako Portu Agintaritza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Errenteria eta Pasaiako udalek osatzen dute portuko administrazio kontseilua. Eguzki taldeak iruzurrean aritzea egotzi die erakunde horiei, “harro esaten baitute ingurumena babesten dutela, nahiz eta errealitatea bestelakoa izan”.

Muruak azaldu du Eguzkiren gisako taldeen eragina “mugatua” dela. “Portuan kutsadura kasu bat salatu ondorengo egunetan nabari da enpresek ingurumena babesteko neurriak betetzen dituztela, zaratari dagokionez batez ere. Baina giroa baretu bezain laster, zenbait enpresak beti bezala jokatzen jarraitzen dute. Erabatekoa da borondate falta”. Ekologistek ez dute ulertzen zein den arrazoia enpresei zigorrik ez ezartzeko. “Ez dugu eskatzen sekulako iraultza, indarrean dauden neurriak eta legeak betetzea besterik ez. Enpresen gainetik egon beharko lukete erakundeek, baina huts egin dute”.

“Ez dugu eskatzen sekulako iraultza, indarrean dauden legeak betetzea besterik ez”

Muruaren esanetan, interes ekonomikoak baino gehiago, “utzikeria eta inpunitatea” dira jarrera arduragabe horien arrazoi nagusiak. Araudiak urratzen dituzte, baina, zigorrik jasotzen ez dutenez, betiko hutsegiteak egiten jarraitzen dute. Eguzkiko kideek argi daukate: “Enpresek jarrera aldatu behar dute, eta ingurumen legediak dioena zintzo bete, herritarrek jasaten baitituzte kalteak”.

Muruaren hitzetan, eskualdean alde batera utzi izan dute egoeraren larritasuna, “eta bizilagun askok ere normaltzat hartzen dute egoera hori”. Haren hitzetan, inguru kutsatu batean bizitzera ohitu dira, osasunean izan ditzakeen ondorioei jaramonik egin gabe. Bereziki arriskutsuak dira hautsez osatutako merkantziak. “Espainiako Estatuan 2,5 mikrako tamaina duten partikulak arnasteagatik hil dira aire kalitate txarraren ondorioz zendutako pertsona gehienak”, nabarmendu du Muruak. Eta harrigarria badirudi ere, ezinezkoa da partikula horiek Pasaiako badian zenbateko eragina duten jakitea, gaur egun ez baitago horiek neurtzeko modurik; hamar mikrako partikulak neurtu izan dira orain arte, besterik ez. “Gaur egun, Gipuzkoan, leku gutxitan dituzte 2,5 mikrako partikulak neurtzeko baliabideak, baina jakin badakigu gure biriketan sartzen direla”, salatu du Eguzkiko kideak.

Kutsadura, “nonahi”

Kutsadura iturriz inguratuta bizi badira, zentzuzkoa da herritarrek kutsadura normaltzat hartzea. Izan ere, arazoetako bat baino ez da zamaontziek ekarritako salgaiena. Pasaiako portuan nonahi topa daitezke jarduera kutsagarriak: han-hemenka etengabe ibiltzen diren kamioiak, deskarga zaratatsuak dituzten eta ura zikintzen duten jarduerak.

Eguzkiko kideak salatu duenez, arlo guztietan egiten du kale ingurumena zaintzeko araudiak. “Gipuzkoako Saneamendu Planak, esaterako, 2007. eta 2011. urteen artean aurreikusten zuen ur hondakinen azpiegiturak berritzea, baina Pasai Donibaneko hondakin urak kaira botatzen jarraitzen dute oraindik”. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak 2018an esandakoari jarraikiz, hamabi milioi eurokoak izan daitezke isunak, baina Pasaian erakundeek ez diote kasurik egin horri.

Bizilagunen artean, gainera, “ohikoa” izaten da ezjakintasuna, herritarrentzat itxita dagoelako portuaren zati handi bat eta gutxi batzuek izaten dutelako gertatzen ari denaren berri. Horren erakusle, 2018ko abuztuan sute handi bat piztu zen kaian, Lezo parean, eta badiako biztanleek erantzun askoren zain jarraitzen dute oraindik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.