Herriko artista sorta batek Elkartasun Maratoian maratoian parte hartu du, baita herritar askok ere. Elkartasuna, hala ere, ez da eten.
Bihar Jubenilen hirukoa, eta etzi Nesken Hiruko Txapelketa jokatuko da Fanderiako zelaian.
Txekiar Errepublikan barrena bira egiten ari da Zariagaz abesbatza. Bi emanaldi egin ditu bertan, arrakasta handiz biak, eta bira osatzeko gelditzen zaizkion beste bi emanaldiak gaur eta bihar egingo ditu Nachod hirian.
Atsekabetuta daude Pasaiako portuan ingurumena zaintzen lanean aritzen diren taldeak. Hamarkadak dira kutsadurak herritarren bizitzak baldintzatzen dituela.
Lehenengoz, soilik erretratuekin osatutako erakusketa zabalduko du argazkilari oreretarrak. Bere erakusketa guztietan bezala, argazkilariak egin du prozesu guztia.
Hilaren 16an hasiko da 47 euskal herritaren kontrako epaiketa, presoei asistentzia emateagatik. Tartean dira Onintza Ostolaza eta Manu Ugartemendia.
Bazkarian parte hartu nahi dutenek 60 euroko diru sarrera egin behar dute urriaren 13a baino lehen.
Altzate igerilekua hilaren 23an zabalduko dute, mantenu lanak egin eta gero. Zabalik dagoenean, ohiko ordutegia izango du.
Lehen hitzordua, bihar izango da. 'Cerdo con monoculo' poesia liburua aurkeztuko dute bertan 18:00etan hasita Errenteria-Oreretako Noski liburu dendako lagunen eskutik. Sihara Nuño egileak berak aurkezpen errezitaldia egingo du, Alejandro Barronekin elkarlanean.
Hilaren 20, 21 eta 22an ospatuko dituzte San Pedro txikiak eta jai batzordea hasia da dena antolatzen Larunbat gauean mozorro festa handia egingo dute.