Kamioi batek harrapatuta emakume bat hil da Gi-636 errepidean
Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, emakume bat harrapatu du kamioi batek goizaldeko 05:00ak inguruan Gi-636 errepidean, Pasaia eta Errenteria-Orereta artean. Ezbeharraren ondorioz, emakumea hil egin da.
Ertzaintzak errepidearen trafikoa moztua izan du hainbat orduz. Duela minutu gutxi Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi du Irunerako noranzkoko trafikoa zabalik dagoela.
Ertzaintzak ikerketa abian du gertatu dena argitzeko.