EPLEren pilota eskolak bihar hasiko du ikasturte berria
2011 arte jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena eta doakoak dira eskolak. Saioak, berriz, Agustina Otaola frontoian izango dira eta begiraleek oinarrizko kirolaren ezagutza dute eta euskal pilotan adituak dira. Doakoa da izen ematea.
EPLEren pilota eskolak bihar hasiko du ikasturte berria. Bertan 2011 arte jaiotako neska-mutilek eman dezakete izena eta doakoak dira eskolak. Saioak, berriz, Agustina Otaola frontoian izango dira eta begiraleek oinarrizko kirolaren ezagutza dute eta euskal pilotan adituak dira.
Benjaminek astearte eta ostegunetan egingo dituzte entrenamenduak 17:00etatik 18:00etara; lehenengo urteko Kimuek, ostegunetan 18:00etatik 19:00etara; bigarren urteko kimuek, astelehenetan 18:00etatik 19:00etara, eta Kimu Mailako guztiek batera, asteazkenetan 17:00etatik 18:00etara.
Pilota eskolan parte hartu nahi dutenek ez dute aurretik izena eman beharrik arduradunek zehaztu dutenez, “dagokien egunean kirol arroparekin azaldu beharko dute Agustina Otaola pilotalekuan eta orduan beteko dute fitxa”.