Futbol 7ko arbitrajeetarako poltsa sortuko dute
Hautaketa prozesua zabalduko du udalaren Kirol azpisailak Futbol 7ko lehiaketako arbitrajeetarako.
Hautaketa prozesua zabalduko du udalaren Kirol azpisailak Futbol 7ko lehiaketako arbitrajeetarako. Hilabete honetan hasi eta 2020ko maiatzera bitartean jokatuko da Futbol 7 lehiaketa, 50 taldek hartuko dute parte, 27 jardunalditan eta hiru faseetan banatuta. Guztira 675 partida jokatuko dira. Lehiaketaren antolaketan arbitraje eta koordinazio lanak egiten lagundu nahi duten pertsona guztiek aukera izan dezaten poltsa b at prestatu nahi dute. Parte hartzeko hainbat baldintza bete beharko dira. Lehiaketaren hasieran 18 urte izan beharko dituzte interesdunek eta 65 baino gutxiago; postuaren funtzioak gauzatzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez izatea; diziplina espedientea medio estatuko, autonomia elkarteko, nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta herri eginkizunetan aritzeko ere; indarrean dagoen araudiaren arabera legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea.
Hautaketa irizpideak ere izango dira, eta horien arabera, lehentasuna izango dute Errenterian gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek. Lehentasuna izango dute halaber, Arbitraje Elkargo Ofizialean ikastaroak egin dituztenek, edota azkeneko hiru urteetan antzeko lehiaketak arbitratzen eskarmentua dutela egiaztatzen dutenek. Emakumeek lehentasuna izango dute, eta halaber, baloratu egingo da euskaraz aritzeko gaitasuna izatea. Azken eskakizun hori betetzeko, aukeratuak direnei deitu egingo zaie elkarrizketa egiteko, eta ez dute elkarrizketa egin beharko 2.HE edo baliokidea egiaztatzen dutenek ezta 2011 eta 2018 urteen artean madalenetan laguntzaile posturako aurkeztu eta euskara froga eginda gainditu zutenek ere.
Eskabideak Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte interesdunek nortasun agiria, arbitraje titulua eta euskarako tituluaren kopiekin batera. Epea hilaren 13ra arte (ostirala) izango da zabalik, egun hori barne. Hautatuak diren lagunei eta lehen hamar ordezkoei posta elektronikoz mezua bidaliko diete beharrezko informazio guztiarekin, ezinbestekoa da beraz, hautagaiek eskaera orrian bertan beren posta elektronikoaren helbidea garbi adieraztea.