Galiziara doa Laguntasuna jubilatuen elkartea
Bidaia egin nahi dutenek elkartera jo behar dute izena ematera hilaren 26a baino lehen (hori barne) astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara.
ako gaztelua bisitatuko dute besteak beste. argazkia: Turismo Galizia Galiziara doaz. Urriaren 6tik 11ra bidaia antolatu du Laguntasuna Gabierrotako jubilatuen elkarteak, eta bidaian parte hartu nahi duen oro gonbidatu du horretara. Bidaia egin nahi dutenek elkartera jo behar dute izena ematera hilaren 26a baino lehen (hori barne) astearte eta ostegunetan 10:00etatik 12:00etara.
Bidaiaren prezioa izena ematen duten pertsonen araberakoa izango da baina 330 eta 410 euro artekoa izango da. Santiago de Compostela, Finisterre, Ezaro, Betanzos, Muxia, Vimianzako gaztelua, Carnota, Buño, Camariñas, Cee, Muros eta A Coruña bisitatuko dituzte.
