Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Herritarren ilusioa berpiztuz amaitu dute sasoia

Bukatu da bateleren trantsizio urtea. Kontxako ohorezko txandan, aurreko astean baino pattalago aritu arren, denboraldiari amaiera ona eman diote sanjuandarrek.

San juan Kontxan jasotako babesa eskertu zuten batelerek. Argazkia: Irutxuloko Hitza
Pasaia
2019/09/09

Ohorezko txandarako sailkatuz ezustekoa eman zuten aurreko astean San Juan-Koxtape Arraun Elkarteko kideek. Atzokoa urtean zehar egindako lanaren saria izan zen arrosentzat, onenekin aritu baitziren.

Kirol arloan, nahiko ahul aritu ziren Guruzne Azpirozek zuzendutako neskak. Ez ziren gai izan Orio, Arraun Lagunak eta Hibaikarekin lehiatzeko eta urrun izan zituzten estropada guztian zehar. 11 minutu eta 22 segundo behar izan zituzten atzo estropada burutzeko, lehen jardunaldian baino 26 segundo gehiago. Segundo horiek ondorioak izan zituzten, arrosek bi postu galdu baitzituzten sailkapen orokorrean (Hondarribia eta Donostiarrak aurre hartu zioten). Hortaz, seigarren postuan bukatu dute sanjuandarrek 2019ko Kontxako Bandera. 

Hala ere, atzokoak ezin du azken asteetakoa ilundu. Bilbo Hiria bandera irabazteaz gain, abuztu osoan zehar podiumean izan ziren eta Kontxako sailkapenean, playoff eta Euskotren ligako hainbat talde atzean utzi zituzten.

Emaitzek are eta garrantzia gehiago hartzen dute, sanjuandarren denboraldiaren hasiera aintzat hartzen bada. Tripulazioa azken unean osatu zen 18 urte inguruko neskatoekin. Eskarmentu falta agerikoa zen. Urtea hasi eta berehala, sasoi gogorra zetorrela pentsatu zuten askok eta zale gehienek errepikatutako hitza “pazientzia” zen. Azkenaldian baina, pazientziak ilusioari bide egin dio.

Hurrengo urtean, ETE ligan jarraituko du San Juan-Koxtapek. Zalantza asko sortu dira, tartean blokeari eutsi ahalko dioten. Argi dagoena da, urte bakar batean, zaleen ilusioa berpiztu eta aurten aurrekari bat ezarri dutela. 2020an bide beretik jarraitu beharko dute.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.