'Utzitako itsasontziak' erakusketak bihar zabalduko ditu ateak
Arkeolurrek eta Aranzadik antolatuta, bihar zabalduko ditu ateak Utzitako itsasontziak erakusketak.
Arkeolurrek eta Aranzadik antolatuta, bihar zabalduko ditu ateak Utzitako itsasontziak erakusketak. Atlantikoko, Kantauriko edota Mediterraneoko itsasadarretan, paduretan eta portuetan utzitako itsasontzien irudiekin osatu dute erakusketa.
Erakuksetak itsas bidaia proposatzen du, Rotterdam, Normandia edo Bretainiatik abiatuta, Kantauri itsasotik jarraitu, Portugal, Andaluzia, Lanzarote edo Sardinia pasata Al Jadidara (Maroko) heltzeko. Bihartik hilaren 27ra arte izango da erakusketa bisitatzeko aukera astelehenetik larunbatera 17:00etatik 20:00etara Xenpelar Etxean.