Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ehiza baimendu dute Ulia mendian, Donostia eta Pasaia artean

2014an ezarri zuen debekua Gipuzkoako Diputazioak, Donostiako eta Pasaiako udalen eskariaren ondoren. Ehiza baimentzea erabaki du orain aldundiak.

Ulia, ehiza, Eguzki, postuak Ulian ehiza postu bat, artxiboko irudian.
Garikoitz Goikoetxea / Berria
Pasaia
2019/09/10

Garikoitz Goikoetxea /Berria

Aspaldikoa da ehizaren auziak Ulia mendian sortutako eztabaida. Donostia eta Pasaia artean dago mendia, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak segurtasun eremu izendatu zuen 2014an; alegia, debekatu egin zuen ehizan aritzea. Talde ekologistek txalotu egin zuten neurri hura —EH Bildu zegoen gobernuan—, baina Gipuzkoako Ehiza Federazioak auzitara jo zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ehiza federazioari eman zion arrazoi 2017an, eta joan den ekainean auto bat argitaratu zuen, epai hori betearazteko. Diputazioak gaurko aldizkari ofizialean egin du aldaketa: bertan behera utzi du Ulian ehizan aritzeko debekua.

2014ko foru agindu hartan, aldundiak gogora ekarri zuen Donostiako lurren zati handi bat segurtasun eremu gisa izendatuta dagoela, “Donostiaren ingurunean segurtasun eraztun bat sortzearren eta, hartara, pertsonen eta ondasunen segurtasuna egoki zaintzearren”. Hain justu ere, babes eremu hori handitzeko eskatu zuten Donostiako Udalak 2010ean eta Pasaiakoak 2011n. Bi udalek adierazi zuten “parke periurbanoa” dela Ulia, eta hori “bateraezina” dela ehizarekin. Guztira 46 ehiza postu galarazi zituen aldundiak, Ulia-Mendiola eta Mendiola-Plata Itsasargia lerroetakoak.

Auzitegi Nagusiak, ordea, baliogabetzat jo zuen debeku hura. Besteak beste, argudiotzat erabili zuen 2011ko ehiza legea, Eusko Legebiltzarrak onartutakoa. Haren arabera, segurtasun eremu izatetik salbuetsita daude 2011 baino lehen onartuta zeuden ehiza postuak. Hori da Uliako kasua. Alegia, epaileen arabera, ehiza legea aldatu aurretik postuak jarrita zeudenez, orain ezin dira galarazi.

Auzitegiaren agindua betez, diputazioak bertan behera utzi du 2014ko agindua, eta ontzat jo ditu itxitako 46 ehiza postu horiek. Donostiako lurretan daude gehienak, 36, eta gainerakoak, Pasaian.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.