2019/9/10

Ondarearen mahaia bihar arratsaldean elkartuko da

Ondare Mahaian parte hartzen duten eragile eta herritarrekin bilera informatiboa egingo dute bihar arratsaldean. Webgunearen berri emango dute, besteak beste.

Lezoko kultur udazkenean, 50 ekitaldi baino gehiago

Irailetik abendura musika, dantza, antzerkia, ipuin kontaketak, literatusa solasaldiak eta bestelako asko izango dira Lezoko kultur programazioan.

martxoak 8, harremantxo

Martxan da berriz ere Pasaiako jabetze-eskola

Pasaiako Berdintasun Mahaiak eskaintza oparoa eskainiko du zazpigarren urtez, Pasaiako emakumeen antolatze eta saretze prozesuan urrats gehiago emateko. Hilaren 25era arte izango da izena emateko epea.

Ulia, ehiza, Eguzki, postuak

Ehiza baimendu dute Ulia mendian, Donostia eta Pasaia artean

2014an ezarri zuen debekua Gipuzkoako Diputazioak, Donostiako eta Pasaiako udalen eskariaren ondoren. Ehiza baimentzea erabaki du orain aldundiak.

Garikoitz Goikoetxea / Berria
Udal Euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu martxan.

Arabierak zabalduko du aurtengo Hizkuntzen Topagunea

Hilaren 16tik (astelehena) aurrera arabiera eta euskal kulturaren inguruko ikastaroetan izena eman daiteke.

Errenteria Atletismo Taldeak prest du ikasturterako eskaintza

Errenteria Atletismo Taldeak eskola, eta federatuen, running nahiz entrenamendu funtzional taldeak izango ditu. Hilaren 19an aurkeztuko dituzte taldeak.

Irailak 13, euskarazko literatura solasaldietan izena emateko azken eguna

Saioak hilean behin izango dira, urritik maiatzera bitarte izango dira, 19:00etatik 20:30etara.

pasaiako_trintxer_hockey_t

Lehiarik gabeko kirola oinarri hartuta, Pasaia Kirol Badia Kluba sortu dute

DBH 1 eta 2. mailako nerabeei dago zuzendua eta kirol arloan dinamizatzaile berri eta ezberdina izatea da helburua. Izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.

Goitibeherak Ugaldetxoko festetara bueltatuko dira

Bakarka, binaka edo taldeka izena emateko animatu dute Ugaldetxoko Jai Batzordekoek. Festak irailaren azkeneko asteburuan izango dira.

Gehiago