Irailak 13, euskarazko literatura solasaldietan izena emateko azken eguna
Saioak hilean behin izango dira, urritik maiatzera bitarte izango dira, 19:00etatik 20:30etara.
Errenteriako Udalak jakinarazi euskarazko literatur solasaldietarako izena ematea irailaren 13an itxiko dela, hau da, hurrengo ostiralean. Egitarau benetan zabala izango du liburutegiak, izan ere, jardueraz beterik dator ikasturte honetan.
Aurten ere taldea osatzen bada, euskarazko literatur solasaldiak antolatzeari ekingo diote. Saioak hilean behin antolatuko dira, eta ordu eta erdiko iraupena izango dute, 19:00etatik 20:30etara hain zuzen ere.
Argibide gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Errenteriako Udalarekin helbide elektroniko honen bidez, 647673451 whatsapp zenbakira idatziz, edota 943449651 telefonora deituz.