Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Lehiarik gabeko kirola oinarri hartuta, Pasaia Kirol Badia Kluba sortu dute

DBH 1 eta 2. mailako nerabeei dago zuzendua eta kirol arloan dinamizatzaile berri eta ezberdina izatea da helburua. Izena emateko epea hilaren 30era arte izango da zabalik.

pasaiako_trintxer_hockey_t Kirol jarduera ezberdinak egingo dituzte PKBKn
Pasaia
2019/09/10

Kirola eta lehia sinonimoak dira maiz, baina lehia zintzoa izan beharrean gatazkatsu bihurtzen denean, kirolaren baloreak zentzugabeko bilakatzen dira. Pasaiako Udalak, bestelako kirol eredua proposatu nahi die herriko gazteei, nahi izanez gero, presiorik eta lehiakortasun toxikotik at dagoen eredua.

Kirola beste modu batean egiteko sortu du Pasaiako Udaleko Kirol arloak Pasaia Kirol Badia Kluba. Funtsean, lehiakortasun ala eredu formalarengan interesik ez duten gazteei bestelako irtenbidea eskaini nahi diete, kirolaren onurez baliatu daitezen.

Lehen urte honetan, Pasaiako ikastetxeetako DBH 1 eta 2ko ikasleei dago zuzendua, edota Pasaian ikasi ez arren, herrian erroldatuta dauden gazteei. Ikasturte osoko dinamika izango da PKBK, urrian hasiko da eta gehienez, ekainaren 15ean bukatuko dituzte gehienez, FinisherRaid izeneko dinamikarekin. Gaikako programa izango da, hau da, kirol jarduera ezberdinak egingo dituzte urte osoa zehar, tartean, eskalada, BTT, arrauna, akroyoga, arrantza, eskrima edota Parkour-a. Gainera sormena eta kirola lotzen dituzten jarduerak ere burutuko dituzte, hala nola, kirol argazkilaritza eta elikadura. Dena dela, programa ez da itxia izango, eta gaiak, gazteen nahi eta beharren arabera zehaztuko dira.

Kirol saioak, astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldez eta ordubeteko iraupena izango dute. Gai bakoitzak gutxienez bi saio izango ditu, eta gehienez, lau. Ahal den heinean, herriko azpiegiturak erabiliko dituzte, izan publiko ala pribatu eta herriko kirol eragileekin elkarlanean aritzeko asmoa dute.

Nahi dutenek Pasaiako Udaleko webgunean izena eman ahalko dute hilaren 30era are. Plaza guztiak beteko ez balira, baldintzak betetzen ez dituzten gazteak ere onartuko lirateke. Talde bakoitzeko 8 ikasle egon beharko dute gutxienez eta 16 gehienez. Bajen ondorioz, talde batean 5 parte hartzaile edo gutxiago geratuko balira, taldeko kide horiek beste talde batzuetan sartzeko aukera izango da, guztien artean adostua badago.

PKBKren hileko kuota, 24,44 eurokoa izango da. Hala ere, Gizarte Ekintza Sailak txostenen bidez ziurtatzen badu ikasleren batek gizarteratzeko beharra duela, eta haren familiak edo legezko tutoreak ezin duela programaren kostua ordaindu, Udalak hartuko du bere gain kostu hori.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.