Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Martxan da berriz ere Pasaiako jabetze-eskola

Pasaiako Berdintasun Mahaiak eskaintza oparoa eskainiko du zazpigarren urtez, Pasaiako emakumeen antolatze eta saretze prozesuan urrats gehiago emateko. Hilaren 25era arte izango da izena emateko epea.

martxoak 8, harremantxo Egitarau oparoa antolatu du Pasaiako Berdintasun Mahaiak.
Pasaia
2019/09/10

Hasi berri da 2019-2020 ikasturtea, eta Pasaiako jabetze-eskolak ere kurtsoa abiatuko du. Pasaiako Berdintasun Mahaiko kideek (Harremantxo, Bekoz Beko, Azkuene, Topaketa, Lagun Artea, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloa eta emakume pasaitarrak)  bultzatuta, jabetze-eskola hausnarketarako, sendotasunerako eta topaketarako gunea izaten jarraituko du.

Mahaiko kideen arabera, xedea emakume pasaitarren saretze eta ahalduntze prozesua indartzea da, betiere, helburu hauek aintzat hartuta: emakumeen eta emakume taldeen autonomia indartzea, sormenezko lana ezagutzera ematea eta emakumeek gizartean eta politikan parte har dezaten suspertze lanak egitea eta emakumeen artean trukean oinarritutako sareak sortzea eta bultzatzea. 

Ikastaro, tailer eta ekintzez jositako urtea dator, eta gaien aniztasuna aipagarria da. Sei ikastaro egingo dituzte, besteak beste: Pepa Bojoren Asertibitatetik komunikatzen ikasten eta Nire zentroa berreskuratzen: gorputza lantzeko proposamena, Tatiana Arzelus eta Nekane Tomasenek gidatutako Elikadura eta osasuna, elkartzeko eta ikasteko gunea, edota Autoezagutza heldutasunean ikastaroan Clara Wolframekin.

Tailerrek ere garrantzia handia izango dute. Kontxi Lopez, Clara Wolfram eta Betania Mendoza izango dira formatzaileak, eta Logela propioa, Ezkutuko curriculumak edo Emakumeen ahotsa uhinetan zuzenduko dituzten tailerren bi adibide dira.

Pasaiako elkarteek ere badute zer esana ahalduntzeari dagokionez, hori dela eta urtean zehar haiek gidatutako ikastaro eta tailerrak ere antolatuko dira jabetze-eskolan. Berdintasunean oinarritutako herri bat izan dadin, Pasaiako Berdintasun Mahaiak, Pasaiako Udalaren Berdintasun Arloak eta Udalak oro har, pasaitar emakumeei dei egiten die, aurten ere ahalduntze-eskolarekin bat egin dezaten.

HAZ bulegoetan izena emateko aukera izango da, hilaren 25era arte. Nahi duenak bestalde, izena emateko inprimakia Pasaiako Udalaren webgunean izango du eskuragarri, ikastaroen informazio (datak, ordutegiak, tokiak…) guztiarekin batera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.