Lur Kortak ipuin kontaketa egingo du, Onintza Herrian dinamikaren barruan
'Aurorita beti polita' ipuina kontatuko die haurrei, Done Eztebe plazan. Ipuin kontaketa interaktiboa izango da arratsaldekoa.
Lur Korta ipuin kontalariak saioa eskainiko du gaur arratsaldean, Done Eztebe plazan. Aurorita beti polita ipuin saioa kontatuko du, baina ikusleen laguntza beharko du horretarako.
17:30ean hasiko da ipuin kontaketa saioa, eta Onintza Herrian iniziatibaren barruan sartutakoa da. Sinopsia:
Aurorita munduan zehar dabilen neska kaskarin eta bihurria da. Beti alai! Beti ipuin kontari!
Bere maleta bitxiarekin azaltzen da edonora doala, eta bertatik ipuinak kontatzeko hainbat gauza ateratzen ditu, luma bat, untxi bat…
Maletarik gabe ezin da bizi… bere bihurrikerien artean gustokoena, bisitatzen duen leku bakoitzetik zerbait eramatea da.