Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Touring bazkide bila dabil, hazten jarraitzeko

2019-2020ko kanpaina abiaraziko du futbol klubak. Ostari elkartearen babesa izango dute, eta bazkide berriek laguntza jasoko dute.

touring bazkidetza kanpaina Cuellar, Azkune eta Berridi, kanpaina aurkezten.
Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2019/09/11

Futbol denboraldia hastear da, eta Touring Kirol Elkartea bazkide bila aterako da kaleetara, sare sozialetara, baita tabernetara ere. Aste honetan bertan hasiko dute kanpaina, agerraldi batean jakinarazi dutenez.

“Aurreko urteko olatuari eutsi eta ilusio uholde berria sortu nahi dugu”, adierazi zuten Mikel Azkune eta Ana Berridi klubeko zuzendaritzako kideek. Bazkideak bilatzeko asmoz, bideoak prestatu dituzte, kirol elkarte gorritxoak izan dituen erreferentziazko hainbat pertsonekin.

Aleka zabalduko dituzte bideo horiek, sare sozialen bitartez. Honakoak izango dira protagonistak: Bixio Gorriz eta Jon Bautista, Realean aritutako jokalari ohiak; Naroa Murua nesken lehen taldeko entrenatzailea; Eder Garcia Realeko kidea; Paco Arrillaga, Luis Mari Larrain eta Javi Peral presidente ohi eta Asier Yerobi egungo presidentearekin; Marta Vicente jokalariarekin; Ana Berridi zuzendaritzako kidearekin; Iñaki Sevillano eta Patxi Franco, inoizko Touring onenean jokatutakoekin; Julian Iantzi —bai, ETBkoa— jokalari ohiarekin; eta Luki Iriarte, elastiko gorria jantzitakoa, eta egun Realeko harrobiko zuzendaria denarekin.

Touringen Facebook orrialdean eta Twitter kontuan zabalduko dituzte mezu horiek. Bideo horiekin batera, gainera, esteka bat jarriko dute, eta hor izen abizenak eta telefono zenbakia jartzeko eskatuko dute. Kirol elkarteko kideak arduratuko dira harremanetan jartzearekin.

Ostari elkartearen babesa

Bazkidetza kanpaina ez dute sareetan soilik mugituko. Kalean presente egongo dira, mahai bat jarrita. Gainera, Ostari elkartekoen laguntza izango dute, hainbat tabernatan jarriko baitute bazkide izateko zerrenda. Zerrenda baieztatzeke dagoela jakinarazi dute.

Ostariko kide da Fernan Cuellar, De Cyne Reyna tabernakoa. Tabernetan izena ematen duen bakoitzari bi pintxo-pote oparituko dizkietela jakinarazi du —pin bat ere jasoko dute—.

Emakumeen lehen taldea babestu zuten iaz, eta aurten izango da bigarren urtea. Cuellarrek azaldu du zergatia: “Kirola da pertsonen arteko harremanetan esparru garrantzitsuenetako bat. Beste urrats bat gehiago da, berdintasuna eta herritarren arteko rollo ona sustatzeko”.

Zuzendaritzako kideek eurengana jo zutela gogorarazi du, eta eurek aletxoa jarri nahi izan zutela esan, “osasun soziala indartzeko”. Azkenik, arrakasta opatu zien Touringen talde guztiei: “Touringen arrakastek eragina izango dute herrian, eta, zeharka, ostalaritzan”.

Ilusioa nagusi

Azkunek eta Berridik taldeei errepaso orokorraa eman zieten. Hala, mutilen lehen taldeak mailari dagokion mailako errefortzuak egin dituela esan dute. Nesken lehen taldean, berriz, belaunaldi aldaketa egon da, eta ilusioz betetako gazte asko dituela.

Oinarrizko taldeetara, berriz, inoiz baino jokalari gehiago hurbiltzen ari direla nabarmendu dute. Bitxikeria bezala, 2009an jaiotako haurren taldeetan neska gehiago daude.

Urteko kuotak

  • Helduak: 55 euro.
  • Jubilatuak: 30 euro.
  • 25 urtera arteko gazteak: 20 euro.
  • Adintxikoak: 10 euro.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.