Jaialdia egingo dute Matxet txiringitoaren 25. urteurrenean
Ostiralean eta larunbatean jaialdia egingo dute Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan Matxet txiringitoaren 25. urteurrena ospatzeko. Larunbaterako sarrerak agortu dira dagoeneko.
Pasai Donibaneko Bizkaia plazan kokatzen den Matxet txiringitoak 25 urte bete ditu aurten. Mende erdia behar bezala ospatzeko, Matxet festa jaialdi handia egin dute ostiralean eta larunbatean.
Txiringitoaren alboan, Juanba Berasategi auditorioan izango da festa, 20:00etatik aurrera ostiralean zein larunbatean. Kontzertuak showcase formatuan izango dira, hau da, 30 minutuko kontzertu laburrak eskainiko dituzte musika taldeek. Antolatzaileek gainera, hainbat ezusteko iragarri dituzte.
Jende ugari espero dute, izan ere, larunbaterako sarrerak agortu dira jada. Nahi dutenek beraz, ostiralean joateko aukera izango dute. Sarrerak 14 euroan daude salgai, aldez aurretik erosten badira. Bertan, 18 euroan salduko dira. Sarrerak Txiringitoan bertan erosi ahalko dira, edota internet bidez webgune honetan.
Ostiralean Akelarre, Urko, Anaiarrebak, Angel Altolaguirre, Mariano Casanova, Gabriel Sopeña eta Luisma Gomezek joko dute. Larunbatean, Jousilouli, Eraso!, Sega Sound Killers eta Negativo taldeak izango dute gaua girotzeko ardura.