Topaketa egingo dute 1964an jaiotakoek
Irungo Atalaia jatetxean egingo dute bazkaria eta horretarako autobusa antolatu dute baina egitarau zabalagoa prestatu dute topaketari begira. Urriaren 19an izango da.
1964an jaiotakoen bigarren topaketa egingo dute urriaren 19an. Irungo Atalaia jatetxean egingo dute bazkaria eta horretarako autobusa antolatu dute baina egitarau zabalagoa prestatu dute topaketari begira. 12:00etan egin dute hitzordua Hibaika Elkartean eta bertan luntxa izango dute. Han banatuko dituzte bazkarirako txartelak eta bateren batek jatetxera zuzenean joateko asmoa baldin badu antolatzaileekin jarri beharko du harremanetan. 13:30ean abiatuko dira Atalaia jatetxera eta ordu laurden geroago Pelukasek taldekako eta bazkariko argazkiak aterako ditu.
Menua ere zehaztu dute 1964an jaiotakoek. Foie hotza tostetan, frijituak, salda eta urdaiazpikoa izango dituzte hasteko eta ondoren, onddo pastela otarrainxkekin, txangurroz betetako legatza, limoi sorbetea kabarekin, iberiar sekretua eta baso ahatea, eta hiru zapore dastaketa. Edateko berriz, ura, ardo ondua, rueda eta gorria izango dituzte aukeran, eta kafea ere ez. da faltako.
Jandakoak arintzeko 16:00etan dantzaldia izango dute DJ batekin eta 20:00etan itzuliko dira. Ez da hor amaituko festa. Errenteria-Oreretara helduta Madison aretoan (Renferen geltokiaren parean) ospakizunarekin jarraituko dute eta mokadu batzuk jateko aukera eta DJa izango dira. Joan nahi dutenek, Euskadiko Kutxako ES15 3035 0011 22 0111268191 zenbakidun kontu korrontean sartu beharko dituzte 70 euro, urriaren 10a baino lehen. Ordaintzen denean, izena, abizena eta telefono zenbakia adierazi beharko dira. dena ongi egin den jakiteko posta elektronikora mezua bidaltzeko aukera dago. Halaber, antolatzaileek Orereta Errenteria Hirurogeita Lau Facebooka dute martxan.
Ordainagiria ondo jaso beharko dute, bazkari egunean ezinbestekoa izango baita hura erakustea.