Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

'Euskararekin match!' egiteko gonbita luzatu die euskaltegiak herritarrei

Udal Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 25era arte zabalik jarraituko du. Ohiko ikastaroez gain, ikasleen maila eta beharrei egokitutako programa bereziak antolatuko dituzte.

Udal Euskaltegia 2019-2020 'Euskararekin match!' lelopean hasiko du Ikasturte berria Udal Euskaltegiak
Pasaia
2019/09/13

Dena prest dute Pasaiako Udal Euskaltegian, 2019-2020 ikasturteari ekiteko. Euskarekin match! lelopean, euskararekin bat egiteko gonbita egin diete herritarrei, denek izan dezaten euskaraz bizitzeko aukera. Aurten ere, euskaltegiaren helburu nagusia hizkuntza integraziorako bidea izateko beharrezko baliabideak ematea izango da. Matrikulazio kanpaina zabalik izango da hilaren 25era arte.

Aurreko astean Antxon egindako agerraldian adierazi bezala, eskaintza zabala izango dute aurten, euskara nahieran ikasteko, aurrez-aurre ala on-line. Herritarren beharretara egokitzeko asmoz, ordutegi zabala izango du euskaltegiak, izan ere, 7:00etatik 21:00etara zabalik izango ditu ateak, astelehenetik ostiralera.

Beti bezala, bi orduko moduluei eutsiko diote, baina beste hainbat ikastaro antolatuko dituzte: euskara azkarrago ikasteko langabetuentzako astean 20 orduko ikastaro trinkoa, merkatarientzako ikastaroak, Pasaiara etorri berriak direnentzat, mintzamena landu nahi dutenentzat eta familiak modu ludikoan euskara ikasteko saioak egingo dituzte.

16 urtetik gorakoek eman dezakete izena Pasaiako Udal Euskaltegian eta profil guztiak ongi etorriak izango dira: kanpotarrak, erretirodunak, merkatariak, gurasoak edota agiri ofizialak lortu behar dituzten pertsonak.

Era berean, egoera ekonomikoa euskara ikasteko oztopoa izan ez dadin, neurriak hartu dituzte. Pasaiako Udalak diru laguntzak eskainiko dizkie euskaltegietako ikasleei, betiere, agindutako eskola-ordu kopurua betetzen badituzte. Diru-sarreren Bermatzeko Errenta zein Giza Larrialdietako Laguntza jasotzen dutenek eta langabetuek bestalde, matrikularen %20a ordaindu beharko dute besterik ez. Gainera, asistentziaren baldintza betetzen badute, Udalak kopuru hori ere itzuliko die. Langabetuen ikastaro trinkoak bestalde, doakoak izaten jarraituko dute.

Iazko arrakasta errepikatu nahi dute aurten euskaltegian. 281 ikaslek eman zuten izena, eta orotara 23 talde sortu zituzten. Gainera, azterketa ofizialetara aurkeztutakoen %75ek nahi zuten agiria lortu zuten. Izena eman nahi dutenek, ala besterik gabe, informazio gehiago jaso nahi dutenek, euskaltegira (Euskadi etorbidea 61, Trintxerpe)  joan daitezke zuzenean edota 943 00 43 40 telefono zenbakira deitu.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.