2019/9/13

[Bideoak eta galeria] Festarako gosea Lezon

Santakrutzak hasi dira. Ane Vicente Oiaga eta Julen Hernandez Macho alkate txikiak arduratu dira, ondo aski gainera, jaiei hasiera emateaz.

Udal Euskaltegia 2019-2020

'Euskararekin match!' egiteko gonbita luzatu die euskaltegiak herritarrei

Udal Euskaltegian izena emateko epea, hilaren 25era arte zabalik jarraituko du. Ohiko ikastaroez gain, ikasleen maila eta beharrei egokitutako programa bereziak antolatuko dituzte.

Lau ikastaro, bost tailer eta hiru jabekuntza talde Eskola Feministaren eskutik

Ikasturte berria indartsu hasiko du Eskola Feministak. Gaur aurkeztu dute udazkeneko programazioa Itziar Ostolaza Berdintasunerako zinegotziak, Leticia Bermejo Berdintasunerako teknikariak, eta Amaia Cuesta Emakumeen Etxeko dinamizatzaileak.

joseba errekalde

Joseba Errekalde: «Kutsatzen den jendea izugarrizko krisian hondoratzen da oraindik»

GIBdunei laguntza ematen dien elkarteak 25 urte bete ditu. Garaiak aldatu dira, infekzioa tratatzeko moduak ere, baina ez da da aldatu asistentzia beharra.

Ehizarako lekua Ulian

Arriskua itzuli da Ulia mendira

Ulian ehizatzeko debekua bertan behera uzteko erabakiak, elkarte eta kolektibo askoren haserrea piztu du. Gutxi batzuen zaletasunak, hiritar guztien segurtasunari eragingo diola uste dute.

Zentzumenen bidearen azken etapa antolatu du Urdaburu elkarteak

Hilaren 21ean egingo dute bira eta Soncillo eta Puentedey herriak lotuko dituzte.

Jaiekin gozatzeko prest dira

Gaurtik hasita 50 ekintzatik gorako egitaraua atondu du jai batzordeak. Jai parekideak egitera deitu du udalak, «emakume eta gizonek berdintasunean, beldurrik gabe goza ditzaten».

oiartzun ke

Talde gehienak asteburu honetan hasiko dira lehiatzen

Futbol talde ia guztiek hasiko dute bere liga. Oiartzungo Saskilagunek ere bihar hasiko dute denboraldia, Azpeitian.

Pasaiako erretiratuak

Erretiratuak martxan jarriko ditu berriz ere 'Tipi-Tapa' egitasmoak

Abian da hirugarren urtez 'Tipi-Tapa', Pasaiako erretiratuen artean ibilaldi osasuntsuak bultzatzen dituen programa. Antxo, Donibane eta Trintxerpeko erretiratu elkarteak batuko dira aurten.

oiarpe 2019-2020

Oiarpek 36 pilotarirekin hasiko du denboraldia, asteburu honetan

Hiru entrenatzaile izango ditu Oiartzungo klubak. Gainera, babesle berria izango dute: Goieko. Asteburuan hasiko dituzte partidak, sei binakako partidatan parte hartuz.

Tortilla txapelketa, santakrutzak berotzeko

Tortilla txapelketa egin zuten atzo arrtsaldean Jauregialden. Sukaldarien jardunari, dantzarien trebezia erantsi zitzaion.

Kirola egin, lehiaz arduratu gabe

Kirola egiteko beste modu bat proposatuko die Pasaiako Udalak herriko nerabeei.Pasaiako Kirol Badia Kluba herriko kirol eskaintzari gehituko zaio urrian.

Hibaika animatzera joateko autobusak antolatu dituzte

Hibaika Arraun Elkartearen emakumeen ontziak hurrengo urtean Euskotren Ligan aritzeko kanporaketa izango du jokoan asteburuan.

Zu! Zure udala zerbitzua martxan jarritako lehenengo egunetan.

Neguko ordutegiarekin arituko da astelehenetik Zu! zure Udala zerbitzua

Hurrengo astetik aurrera neguko ordutegian arituko da Zu! Zure Udala arreta zerbitzua.

Gehiago