Tortilla txapelketa, santakrutzak berotzeko

Tortilla txapelketa egin zuten atzo arrtsaldean Jauregialden. Sukaldarien jardunari, dantzarien trebezia erantsi zitzaion.

Arratsalde pasa ederra egin zuten atzo Jauregialden.

Gaur hasiko dira Lezoko Santakrutz Jaiak. Atzo, ordea, Jauregialden izan zen girorik. Sorgin tabernak eta Eroski Cityk antolatua, patata tortilla txapelketa egin zuten arratsaldean, Dantza-rin konpainiako dantzariek girotua. Txapelketako irabazleak, honakoak: Juan Perezentzat lehen saria, bigarrena Nere Muñezentzat, eta hirugarrena Peio Blancorentzat.

Sukaldariak eta epaileak bere zereginean ari ziren bitartean, dantzariek saio eleganteak egin zituzten. Giro ederra izan zen, eguraldia lagun, atzo Jauregialden.

Argazkia: Sorgin Taberna.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.