Oiarpek 36 pilotarirekin hasiko du denboraldia, asteburu honetan

Hiru entrenatzaile izango ditu Oiartzungo klubak. Gainera, babesle berria izango dute: Goieko. Asteburuan hasiko dituzte partidak, sei binakako partidatan parte hartuz.

oiarpe 2019-2020 Oiarpek bere taldea aurkeztu du Madalensoron.

Oiarpe Pilota Elkarteak asteburu honetan hasiko du denboraldia, eta bere pilotari eta entrenatzaileak aurkeztu ditu. Aurten 36 pilotarik jantziko dute gerrikoa, Oiartzungo kluba kantxan defendatzeko. Horietatik hamabi helduen mailetan arituko dira, beste zazpi gazteen mailetan eta bederatzi gaztetxoen lehiaketetan. Horrez gain, bederatzi haur izango ditu taldeak.

Horien guztien ardura hiru entrenatzailek izango dute. Ander Imazek haurrak entrenatuko ditu, eta Ioritz Manterolak gainontzekoak. Ibai Uriarte izango da prestatzaile fisikoa.

Asteburu honetan bertan jokatuko dituzte partidak. Oiarpekoak sei partidatan egongo dira presente, binakoak guztiak. Kartelera ikusi nahi izanez gero, sakatu esteka honetan.

Aurtengo denboraldirako, gainera, babesle berri bat izango du pilota elkarteak: Goieko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.