Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Kirola egin, lehiaz arduratu gabe

Kirola egiteko beste modu bat proposatuko die Pasaiako Udalak herriko nerabeei.Pasaiako Kirol Badia Kluba herriko kirol eskaintzari gehituko zaio urrian.

Kirol jarduera ugariz osatutako programa prestatu dute. Argazki: PKB Kluba
Pasaia
2019/09/13

Kirola eta lehia elkarrekin doaz maiz, baina lehia zintzoa izan beharrean gatazkatsu bihurtzen denean, kirolaren baloreak zentzugabeko bilakatzen dira. Pasaiako Udalak, bestelako kirol eredua proposatu nahi die herriko gazteei, presiorik eta lehiakortasunik gabekoa eta batez ere, euskalduna.

Pasaiako Udaleko Kirol arloak Pasaiako Kirol Badia Kluba(PKB) sortuko du, herriko gazte askoren eskariari jarraiki, «Eskola Kirolarekin amaitu ondoren, gazte askok eredu berean jarraitu nahi dute, baina ez dute alternatiba askorik. Guk aukera hori ematea erabaki dugu», adierazi du Ibai Saavedra udaleko Kirol teknikariak. Eskola Kirolaren ereduari jarraipena emango dio udalak, eta berritasun handia izango da, Euskal Herrian ez baita horrelakorik egin «ez hemen, ez inon», Saavedrak esan duenez.

Funtsean, lehiakortasun edo kirol eredu formalean interesik ez duten gazteei bestelako irtenbidea eskaini nahi diete, kirolaren onurez balia daitezen eta baloreak parteka ditzaten. Kirol federatu bateko kide izan gabe,ongi pasatzeko eta sasoian egoteko aukera izango da kluba. Saavedrak dio, Pasaia Badia Aktibo estrategiatik eratorritako egitasmoa dela, «populazioan eragitea da helburua, ohitura osasuntsuagoak sustatzea eta sedentarismoa ekiditea. Udalak eskura dituen baliabide guztiak jarriko ditu helburu hori lortzeko».

Azken bost urteetan aldaketa nabarmena izan da, Pasaian kirola egiten duten gazteen kopuruak gora egin baitu. Asko dira arraunean, futbolean, eskubaloian eta piraguismoan aritzen direnak, «herriko erreferenteak» dira, Saavedraren hitzetan, baina askotariko kirolak egiten dituzte pasaitarrek.

Dena dela, eredu horretatik kanpo daudenei, goi mailako kirola egiteko aukera eskaintzea funtsezkoa da udalarentzat.«Argi utzi nahi dugu, ez dela edonolako taldea izango. Serio arituko dira eta eskakizun maila altua izango da. Kirol elkarte baten gisara egingo dute lan eta noski, elastiko bat eta bestelako arropak jasoko dituzte», nabarmendu du Kirol teknikariak. Nerabezaroan eragitea oso garrantzitsua iruditzen zaie. Adin tarte kritikoa baita eta ohitura txarrak uxatzeko tresnatzat dute kirola.

Programazio zabala

Lehen urte honetan, Pasaiako ikastetxeetako DBH1 eta 2koikasleei egongo da zuzendua,edota Pasaian ikasi ez arren, herrian erroldatuta dauden gazteei. Hala ere, partaideen jatorrizko herriarekin ez dira zorrotzegiak izango, eta plaza nahikoak badaude, edonork izena eman ahalko duela iragarri du Saavedrak, «pasaitar gazte batek Astigarragako errugbi taldean izena eman dezakeen bezala, beste herri bateko gazte batek izena eman ahal izango du PKB Kluban. Talde irekia izango da».

Gaikako programa izango da, hau da, kirol jarduera ezberdinak egingo dituzte urte osoan zehar, tartean, eskalada, BTT, arrauna, akroyoga, arrantza, eskrima edota parkour-a. Gainera,sormena eta kirola lotzen dituzten jarduerak ere burutuko dituzte, hala nola, kirol argazkilaritza eta elikadura. Ekintzen aniztasuna dela-eta «luxuzko programa» dute eskuartean teknikariaren esanetan. Dena dela,Saavedrak gaineratu du, egitasmoa ez dela itxia izango, «gazteek izena eman ahala, gaiak eta kirol jarduerak haiekin batera zehaztuko ditugu. Taldekide izateaz gain, proiektuaren parte sentitzea nahi dugu».

Ikasturte osoko dinamika izango da PKB Kluba, urrian hasi eta gehienez, ekainaren 15eanbukatuko da Finisher Raid izeneko ekintzarekin. Kirol saioak, astelehenetik ostegunera izango dira, arratsaldez. Gai bakoitzak gutxienez bi saio izango ditu, eta gehienez, lau. Hau da, kirol jarduera bakoitzak astebete edo bi hartuko ditu. Guztira, 55 saio izango ditu programak bederatzi hilabetean zehar. Asteburuetan, ordea, ez dute jarduerarik egingo. Saio guztiak euskara hutsean izango dira, hortaz, aisialdia euskaraz bizitzeko aukera bermatuko da.

Herriko eragileekin bat

PKB Klubak ez du egoitza zehatz bat izango, barrutiz barruti ibiliko dira, kirol jardueraren arabera herriko azpiegitura guztiak erabili ahal izateko. Publikoez gain, herriko baliabide pribatuen berri eman nahi du kirol teknikariak, «barruti bateko biztanleek maiz ez dute ezagutzen besteen kirol eskaintza. Antxon, adibidez, Iker Murillo eta Vitali Safronkinen dantza eskola dugu, baina jende askok ez du ezagutzen. Bestalde, herriko kirol eragileekin elkarlanean aritzeko asmoa dute, «elkarteekin harremanetan jarriko gara, eta interesa badute, talde bakoitzeko begiraleak saio batzuk programatuko ditu elkarteekin ba-tera jarduera batzuk aurrera eramateko», esan du Saavedrak.

Hilaren 30era arte Pasaiako Udaleko webgunean izena emateko epea zabalik dago. Plaza guztiak beteko ez balira, baldintzak betetzen ez dituzten gazteak ere onartuko lituzkete. Talde bakoitzeko zortzi ikasle egon beharko dute gutxienez, eta 16 gehienez. Bajen ondorioz, talde batean 5 parte hartzaile edo gutxiago geratuko balira, taldeko kide horiek beste talde batzuetan sartzeko aukera izango dute, guztien artean adostua badago.

PKB Klubaren hileko kuota 24,44 eurokoa izango da. Hala ere, Gizarte Ekintza Sailak txostenen bidez ziurtatzen badu ikasleren batek gizarteratzeko beharra duela, eta haren familiak edo legezko tutoreak ezin duela programaren kostua ordaindu, udalak hartuko du bere gain kostu hori. Klubak, gainera, izaera integratzailea izango du; dibertsitate funtzionala duten gazteen beharrak aintzat hartuko dira, eta behar izanez gero,programa egokituko da pertsona horiei laguntza emateko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.