Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Lau ikastaro, bost tailer eta hiru jabekuntza talde Eskola Feministaren eskutik

Ikasturte berria indartsu hasiko du Eskola Feministak. Gaur aurkeztu dute udazkeneko programazioa Itziar Ostolaza Berdintasunerako zinegotziak, Leticia Bermejo Berdintasunerako teknikariak, eta Amaia Cuesta Emakumeen Etxeko dinamizatzaileak.

Eskola Feministaren udazkeneko programazioa aurkeztu dute gaur.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/13

Ikasturte berria indartsu hasiko du Eskola Feministak. Gaur aurkeztu dute udazkeneko programazioa Itziar Ostolaza Berdintasunerako zinegotziak, Leticia Bermejo Berdintasunerako teknikariak, eta Amaia Cuesta Emakumeen Etxeko dinamizatzaileak. Ikastaro, tailer eta taldeek espazio komuna izango dute, lehenengoz, denak Emakumeen Etxearen goxotasunean egingo dituzte, eta berrikuntzak ere badituzte aurtengo eskaintzan, batukada feminista tailerra zehazki. Emakumeen Etxean egitea ekintza guztiak garrantzia berezia duela esan du Ostolazak, “Emakumeen Etxea emakume anitz eta askoren topagune bihurtuko delako modu natural batean. Espero dugu ikasturtean zehar erreferentzia gunea bilakatzea, behar ezberdinak ditugun emakumeontzat ahalduntzerako tresna izan dadila Eskola Feministarekin batera, eta norberaren zaintzatik abiatuta elkarren zaintzara urratsak egiteko espazio naturala izatea”.

Ostolazak eman ditu zehaztasunak, eta berak jakinarazi du eskola ofizialki zabaltzeko datorren asteartean ekitaldia antolatu dutela Emakumeen Etxean bertan, “ikastaroak emango dituzten hainbat pertsona eta jasoko dituztenak elkartuko ditugu bertan, eta herritar oro gonbidatuta dago ere. Adituen eskutik informazioa jasotzeko aukera izango da, eta ikastaroaren funtsak eta planteamenduak bertatik beratara ezagutzeko”.

Aurtengo eskaintza  Emakumeen Etxea ireki zenetik antzemandako beharrei erantzuteko osatu dela nabarmendu du Berdintasunerako zinegotziak, eta era berean, iazko datu onak nabarmendu ditu, “115 emakumek eman zuten izena ikastaroetan, jabekuntza taldeak indartu egin dira eta hausnarketa eta  ahalduntze prozesuak sakondu eta martxan jarri dira”.

Hiru arlotan antolatu du eskaintza Eskola Feministak eta hamabi ekintza atondu. Horietatik lau, ikastaroak dira. Emakumeak erresistentzian eta errebeldian ikastaroa, astean behin egingo dute, astelehenetan, 18:00etatik 19:30era, gazteleraz, eta  Maite Carrera Hernani eta Lurdez Giron Sanzek gidatuko dute (urriaren 4an hasiko da); Munduko Emakumeen Literatura da bigarren ikastaroa, hilabetean behin egingo dute, ostegunarekin 18:00etatik 20:00etara, gazteleraz, eta Mertxe Tranchek gidatuko du (urriaren 22an hasiko da); Emakumeak eta osasuna ikastaroa Nerkane Tomasenak eta Tatiana Arzelusek gidatuko dute urriaren 10ean hasita. Elebitan egingo dute eta 18:00etatik 20:00etara; programatu duten azken ikastaroa Norberak bere gela: Curriculum ezkutuak Kontxi Lopezek gidatuko du, gazteleraz. Hamabostero egingo dute, ostegunarekin urriaren 3an hasita.

Bost tailer

Bost izango dira tailerrak: batukada feminista, elektrizitatea erraza da, autodefentsa feminista, josiz jabetu, eta sare sozialetan autodefentsa feminista. Batukada feminista tailerrak lau saio izango ditu urriaren 18an, azaroaren 8an eta 22an, eta abenduaren 13an, eta 18:00etatik 20:00etara izango da elebitan, Ainara Sarasketak eta Arantxa Vicedok gidatuta; Elektrizitatearen gainekoak sei orduko iraupena izango du eta azaroaren 9an egingo dute 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Autodefentsa feministaren tailerra Emagin elkarteak emango du azaroaren 16an eta zortzi ordukoa izango da, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era, euskaraz; sare sozialetan autodefentsa feminista ikastaroa berriz, Colectiva#Akelarre Ciberfeministak emango du azaroaren 29an 17:00etatik 20:00etara eta azaroaren 30ean 10:30etik 13:30era. Ikastaroak sei orduko iraupena du eta gazteleraz emango dute.

Josiz Jabetu tailerra Ehuna elkartea Berrehuntzen Egitasmoak antolatuta Aran Garmendiak, Asun Erasunek eta Tytti Thusbergek gidatzen dute. Gaur egin dute aurkezpena baina urriaren 4an hasiko da eta abenduaren 20an amaitu. Astean behin izango da, ostiraletan, 10:00etatik 13:00etara, eta euskara, gaztelera eta arabiarra nahasten dituzte bertan.

Jabekuntza taldeei dagokienean, berriz, Indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea, Sorburu Kooperatiba Feministak gidatuko du asteazkenetan 17:30etik 19:30era eta elebitan da; Emakume zaintzaileentzako Topagunea Txelo Berrak gidatuko du astearteetan 16:00etatik 18:00etara eta gazteleraz izango da; azkenik, Gorputzaren kontzientzia eta erlaxamendu gunea Kontxi Lopezek gidatuko du urriaren 25ean, azaroaren 15ean eta abenduaren 13an 16:00etatik 18:00etara gazteleraz.

Doakoak eta zaintza zerbitzuarekin

Ekintza guztiak doakoak izango dira, eta arduradunek zehaztu dute zaintza zerbitzua ere izango dela aurretik izena eman eta eskatuta. Izena emateko epea hilaren 18an, datorren asteazkenean zabalduko dute, eta ikastaro eta tailer bakoitzak aurrera egiteko gutxienez zazpi parte hartzaile izan beharko ditu. Plaza kopurua gainditzen den kasuetan zozketa egingo dute izena eman duten lagunen artean. Azkenik ikastaroa hasi eta gero utzi nahi dutenen kasuan, dinamizatzaileari jakinarazi beharko diote.

Izena eman nahi dutenek Zu Zure Udala arreta zerbitzura jo beharko dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 20:00etara. Online ere egin daiteke, hemen. Informazioa, berriz Emakumeen Etxean jaso daiteke astelehen eta ostiraletan 09:00etatik 13:00etara eta astearte , asteazken eta ostegunetan 16:00etatik 20:00etara (Txirrita Parkea zenbaki gabea) edota 943 449 630 telefono zenbakira deituta.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.