[Galeria] Danborradarekin, lo egitea jai
Jaiak hasi eta ordu gutxira, beste une goren bat bizi izan zuten santakrutzek: Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteen danborradak.
Jaiak hasi eta gutxira, festetako bigarren une gorena (txupinazoa lehentzat eman daiteke): Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteen danborrada handia. Lehenik, bakoitzak bere bidea egin, eta Gurutze Santuaren plazan elkartu ziren gauerdia zenean. Burrunba handia, lo egin nahi zutenentzat, beraz, jai.
Jarraian, HITZAra Leire Oiaga lezoarrak bidalitako hainbat argazki. Gozatu!