Andoni Dominguez gazte lezoarra, Espainiako txapeldun
Andoni Dominguez Lezoko pilotu gazteak Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du, Minimotard65 kategorian. Asteburuan irabazi du txapelketa.
Andoni Domingez 10 urteko lezoarra Espainiako txapeldun izan da Minimotard65 motorren kategorian. Motokroseko motoena da, eta zirkuituetan asfaltoa eta lurra uztartzen dira. Zorionak Andoni!
Txapelketako azken probak Kataluniako Alcarras (Lleida) herriko zirkuituan jokatu dira, asteburuan. Proba bakoitzak bi manga edo lehia zituen; asteburukoetan, bietan bigarren izan da Dominguez, eta aurretik zituen puntuak ere baliatuta izan da Espainiako txapeldun. Hau da, partaide guztien artetik erregularrena izan da 65 zentimetro kuboko motorra maneiatzen dituen gaztea.
Garaipen bide luzea darama aurten, ordea, Dominguezek. Hala, Espainiakoaz gain, Euskal Herriko Txapelketan oso emaitza onekin ari da lehian, baita Gaztela Mantxako Txapelketan eta Nafarroako Txapelketan ere; parte hartzen ari den lehiak txapelketa horietarako ere puntuagarriak dira. Etorkizun handiko motor gidaria da, beraz.