2019/9/16

Andoni Dominguez gazte lezoarra, Espainiako txapeldun

Andoni Dominguez Lezoko pilotu gazteak Espainiako Txapelketa irabaztea lortu du, Minimotard65 kategorian. Asteburuan irabazi du txapelketa.

Emakumeentzako 120 topalekutik gora

Emakumeok martxan. Lelo horrekin 120 ekintza baino gehiago jarriko dituzte martxan Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrian.

Bi atxilotu, droga trafikoa leporatuta

Ertzainek bi esku zerra eta aizkora bat aurkitu dituzte autoan, kopilotuaren eserlekuaren aurrean; maleteroan, berriz, hiru zabor poltsa handi marihuana landarez beteak.

[Galeria] Baserritar Eguna azken kartutxoak erretzeko

Munduko dantzen ikuskizuna, buruhandi eta erraldoien kalejira, patata tortilla lehiaketa edo bertso saioa izango dira arratsaldean.

aiora irazu

Errifak atera dituzte, Aiora Irazuri munduko txapelketara joaten laguntzeko

Espainiako federazioak ez dio laguntzarik eman Txinan jokatuko duten Munduko Txapelketara joateko. Miren Tabernan eros daitezke errifak.

herri sagardoa

[Galeria] Sagar bilketarekin hasi da herri sagardoaren prestaketa

40 bat lagun, heldu eta gazte, elkartu dira sagarra biltzeko. Eguraldi onak lagunduta, izerdia bota ondoren, hamaiketakoarekin ospatu zuten.

San pedro ongi etorria 2019

Maila galduta ere, zaleak alboan izan dituzte

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak maila galdu du eta ez dira TKE ligan arituko hurrengo urtean. Zaleek baina, ongi etorri paregabea egin zioten taldeari, San Pedrora iristean.

Euskotren Ligan arituko ez badira ere, handiak dira

Hibaika ez da arituko Euskotren Ligan datorren denboraldian. Hondarribi aurretik izan da play offeko bi estropadetan.

onintza ostolaza manu ugartemendia

Gaur hasiko dira epaitzen Ugartemendia eta Ostolaza

Zortzi eta hogei urte arteko kartzela zigorrak eskatzen dituzte 47 auzipetuentzat; guztira, Fiskaltzak 601 urteko zigorra eskatu du, eta 117.600 euroko isuna.

[Galeria] Artzain eta inudeekin, igande gozoa Lezon

Santakrutzak oparo joan ziren atzo ere (igandea). Eguneko ekitaldirik jendetsuena Artzain eta Inudeen desfilea izan zen. 500 lezoarrek parte hartu zuten.

Merituzko garaipena eskuratu zuen Pasaiak Realaren aurka

2-1 hartu zuen mendean Pasaia Kirol Elkarteak Reala C. Gernikaren aurka galdu eta gero, garaipen berri bat lortu zuten pasaitarrek etxean, Jesus Mari Zamora futbol zelaian.

txinalka

Txinalkak asteazkenean hasiko du aurtengo funtzioa

Zortzi ikaslek osatuko dute aurtengo taldea, eta haien zuzendari lanetan Tessa Andonegi aktorea ariko da. Ohi bezala, ekainean taularatuko dute landutakoa.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburu honetako emaitzak (2019-09-16)

Mutilen futbol taldeak ongi hasi dute denboraldia, ez, ordea, nesken taldeek. Oiartzungo Saskilagunek jipoi handia jaso dute Azpeitian.

2020a, TKEren ligan Pasaiako trainerurik izango ez den lehen urtea

TKEren lehen liga 2003an izan zen. Ordutik, beti egon Pasaiako traineruren bat onenekin lehiatzen. 2020an, berriz, ez da bat ere izango.

Gehiago