Oiartzungo kirol taldeen asteburu honetako emaitzak (2019-09-16)

Mutilen futbol taldeak ongi hasi dute denboraldia, ez, ordea, nesken taldeek. Oiartzungo Saskilagunek jipoi handia jaso dute Azpeitian.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol talde gehienek beren ibilbidea hasi berri dute. Mutilen futbol taldeentzat emaitzak positiboak izan ziren, baina ez neskentzat. Oiartzungo Saskilagunak taldekoen gainetik pasa zen Azpeitiko taldea. Asteburu honetan kirol talde guztiek izango dituzte partidak, batzuek ligan eta areto futboleko bi taldeek —Power Rangers desagertu da— kopan.

Futbola

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun – Amaikak Bat: 2-2.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun – Gure Txokoa: 3-1.

Emakumeen Lehen Nazionala

  • Mulier – Oiartzun Antiguoko: 1-0.

Emakumeen Euskal Liga

  • Sestao River – Oiartzun Intxaurdi: 2-1.

Emakumeen Gorengo Maila

  • Asteburuan hasiko da liga.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Kopa

  • Oiartzunek eta Miren Tabernak asteburu honetan hasiko dute txapelketa.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Errotaundi Okindegia SB – Oiartzungo Saskilagunak: 86-44.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.