Emakumeentzako 120 topalekutik gora

Emakumeok martxan. Lelo horrekin 120 ekintza baino gehiago jarriko dituzte martxan Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrian.

Auzoetako emakumeek jaialdia egiten dute Galtzarabordan, Martxoaren 8aren harira.

Emakumeok martxan. Lelo horrekin 120 ekintza baino gehiago jarriko dituzte martxan Errenteria-Oreretako auzoetako emakume elkarteek ikasturte berrian. Emakumeak: topaketa eta parte hartze soziala helburu programaren barruan 11 elkartek egingo dute ikastaroen eskaintza. Iaz, 1.300 emakumek hartu zuten parte. Izena eman nahi dutenek, dagokion elkartean eman beharko dute izena asteazkenetik ostiralera (biak barne) 17:00etatik 19:00etara. Ikastaroetan parte hartzeko elkarte bakoitzak jarritako matrikula ordaindu beharko da.

Ondoko PDF artxiboan elkartez elkarte zein ikastaro antolatu dituzten.

Emakumeok Martxan 2019-2020

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.