Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Merituzko garaipena eskuratu zuen Pasaiak Realaren aurka

2-1 hartu zuen mendean Pasaia Kirol Elkarteak Reala C. Gernikaren aurka galdu eta gero, garaipen berri bat lortu zuten pasaitarrek etxean, Jesus Mari Zamora futbol zelaian.

Denboraldiko bigarren garaipena eskuratu zuen Pasaiak Jesu Mari Zamoran.
Pasaia
2019/09/16

Larunbat goizean aritu ziren nor baino nor Pasaia Kirol Elkartea eta Realaren hirugarren taldea. Berdegunera irtetean, ezustekoa topatu zuten harmailetan jokalari pasaitarrek, izan ere, ohi baino zale gehiago bildu ziren Jesus Mari Zamoran, etxekoei babesa emateko asmoz.

Norgehiagoka garrantzitsua zen larunbatekoa, bi taldeek norabide positiboa hartu nahi zuten eta. Aurreko partida galdu ostean, sentsazio negatiboak uxatu nahi zituzten pasaitarrek beheko postuetatik urrun mantentzeko. Txuri-urdinek ordea, sasoiko lehen garaipena eskuratu beharra zuten, gora begiratzen hasteko. Hortaz, bi taldeak ezer ez oparitzeko asmoz ekin zioten lehiari.

11:30tan hasi zen jokoa. Talde bakoitzak bere joko estiloa egin zuen. Realak baloia alde batetik bestera mugitu zuen, Pasaiako defentsa lerroan zirrikitu baten bila. Pasaitarrak baina, ongi kokatuta zeuden, eta Realaren hutsegiteak ongi asko baliatu zituen kontraerasora joateko. 24. minutuan lortu zuen Pasaiak goizeko lehen tantoa. Realaren atezaina ez zen gai izan Rodriren jaurtiketa behar bezala gelditzeko. Baloiak ihes egin zion eta Aratz aurrelariak ez zuen barkatu. 

Nahiko kontrolpean zuen partida Pasaiak, baina 38. minutuan hutsegite larri baten ondorioak pairatu zituen. Zorte txarreko jokaldian, Pasaiako defentsa batek eta atezainak elkarri jo zioten, baloia ordea Karrikabururen oinetara iritsi zen. Gol erraza izan zen.

Berdinketa ez zen nahikoa bi taldeentzat eta bigarren zatian garaipenaren bila atera ziren. Intentsitateak gora egin zuen eta bi atezainek geldituak egin zituzten, taldeen zorionerako. Lanaren bitartez, bigarren zatiko 35. minutuan eskuratu zuen Pasaiak saria. Korner jaurtiketa batean Bernalek burukada dotore batekin lortu zuen pasaitarren gola. Markagailua ez zen gehiago aldatu, hiru puntuak etxean geratu ziren.

Sasoiko bigarren garaipena da Pasaiarentzat. 7 puntu dituzte eta 5. postuan dira hirugarren mailako 4. multzoan. Sasoia hasi berri da eta urteak luze joko du. Baina larunbateko garaipenari esker, hurrengo norgehiagoka lasaitasunez prestatu ahalko dute pasaitarrek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.