Bi atxilotu, droga trafikoa leporatuta

Ertzainek bi esku zerra eta aizkora bat aurkitu dituzte autoan, kopilotuaren eserlekuaren aurrean; maleteroan, berriz, hiru zabor poltsa handi marihuana landarez beteak.

Ertzaintzak atxilotu egin du bide segurtasunaren aurkako delitua leporatuta.

Droga trafikoa leporatuta 22 eta 23 urteko bi gizonezko atxilotu ditu ertzaintzak gaur goizaldean. 04:45 aldera Beraun auzoan bi gizon autoen artean ezkutatzen ikusi dituzte, eta patruila ikusi dutenean ihes egin dutela esan du Segurtasun Sailak. galdu, baina haien deskribapena beste agenteei eman diete irrati bidez. Handik minutu batzuetara beste polizia dotazio batek topatu ditu susmagarriak Pontika auzoan Renault Clio batean. Gaztaño auzoan geldiarazi dute autoa. Ertzainek bi esku zerra eta aizkora bat aurkitu dituzte autoan, kopilotuaren eserlekuaren aurrean; maleteroan, berriz, hiru zabor poltsa handi marihuana landarez beteak.

Identifikatuta, drogarekin trafikatzea leporatuta atxilotu eta  Ertzain-etxera eraman dituzte.  

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.