Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Maila galduta ere, zaleak alboan izan dituzte

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak maila galdu du eta ez dira TKE ligan arituko hurrengo urtean. Zaleek baina, ongi etorri paregabea egin zioten taldeari, San Pedrora iristean.

San pedro ongi etorria 2019 Maila galdu arren, ongi etorri paregabea izan zuten arraunalriek San Pedron. Argazkia: Sanpedrotarra A.E.
Pasaia
2019/09/16

Ez da posible izan. Playoffeko bi estropadetan hustu dira moreak, baina ez da nahikoa izan. Ares eta Zarautzeko Enbata gehiago izan dira eta arraun elkarte horiek izango dira hurrengo sasoian onenekin lehiatuko direnak.

Egia esan, Playoff osoan zehar, San Pedro ez da gai izan zarauztarrak eta galiziarrak estutzeko. Larunbateko erlojupekoan, Bermeon, hasiera ona egin arren, bigarren luzetik aurrera moreek segundo gutxi batzuk galtzen hasi ziren. Baina segundo gutxi horiek, asko dira Playoff batean. 4. postuan bukatu zuten, Deusturen atzetik.

Larunbateko emaitzak asko zaildu zuen helburu nagusia. Baliteke nolabaiteko urduritasuna zabaldu izana arraunlarien artean, auskalo. Dena dela, Mikel Arostegiren mutilak ez zuten amorerik eman, eta Portugaleten borroka ematen jarraitu zuten. 5. postuan bukatu zuen Libiak, baina dena eman zuten arraunlariek eta egindako ahalegina eskertu zuten zaleek txalo zaparrada baten bitartez.

Paregabea izan zen bertaratu ziren zaleen erantzuna, etsituta zeuden mutilei babesa adieraziz. Burumakur egin zuten alde Portugaletetik, baina tristura, harrotasun bihurtu zen San Pedrora iristean. Hamarka zale izan zituzten zain, pankarta eta guzti, sasoi osoan emandako borroka eskertzeko.

Ez da denboraldi normala izan eta zaleek badakite. Zailtasun eta aldaketa askorekin hasi zuten sasoia. Estropadetan dena eman dute moreek eta zaleek ez zuten gehiago eskatzen. Mikel Arostegik jarraituko du. Orain arte bezala lan egiten jarraitzen badute eta San Pedrok bloke sendo eta iraunkor bat eratzea lortzen badute, taldea haziko da berriz ere.

Herri arraunlaria da Pasaia eta bere arraun elkarteak, historikoak, baina datu esanguratsu bat utzi du Playoffak. Pasaiak ez du ordezkaritzarik izango TKE ligan lehen aldiz.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.