Itturrik argazki lehiaketa antolatu du, Oiartzun gai hartuta
Urriaren 31ra arte aurkez daitezke argazkiak. Sari ekonomikoak banatzeaz gain, hamahiru argazki onenek 2020ko egutegia osatuko dute.
Itturri Oiartzungo Merkatarien Elkarteak argazki lehiaketa antolatu du. Urriaren 31ra arte aurkez daitezke argazkiak, eta gai bakarra —eta zabala— izango dute argazkiek: Oiartzun.
Lehenengo hiru argazki onenek diru sariak eskuratuko dituzte (250 euro, 150 eta 50, hurrenez hurren). Gainontzeko hamar argazki onenekin batera, 2020ko egutegia osatzeko erabiliko dituzte.
Oinarriak
- Gutxieneko tamaina 30×20-koa izango da, 300 pixeleko erresoluzioarekin. Formatua JPG, PNG edo TIF izan behar dute.
- 18 urtetik gorako argazkilari afizionatu edo profesionalek har dezakete parte.
- Argazkiak merkatari elkartearen e-posta helbidera bidali beharko dira. Argazkiekin batera, izen-abizenak, NAN, helbidea, telefono zenbakia, e-posta eta argazkien izenburua adierazi beharko dira.
-
Itturri Merkatarien Elkartea egingo da saritutako argazkien jabe, eta erreprodukzio, banaketa eta jakinarazpen publikoko eskubide guztiak harenak bakarrik izango dira, ez beste inorenak. Eskubide horiek uztearen truke egileak ezingo du lehiaketako saria beste ordainsaririk eskatu.
Lehiakideen ardura izango da beste inoren esku ez uztea eskubideak, eta irudi eskubideetatik letorkeen erreklamazio oro.
- Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago jaso deialdi honetan.
- Sariak Txerri Egunean banatuko dituzte, egutegiekin batera.