Adinekoek prest dituzte kirol oinetakoak
Bihar egingo dute Tipi Topa egitasmoko ikasturte berriko lehen saioa.
Bihar egingo dute Tipi Topa egitasmoko ikasturte berriko lehen saioa. Orain arte bezala, ibilbide luzea egingo dutenak 10:45ean abiatuko dira Gurutze Santuaren plazatik eta gainerakoak, 11:00etan. Ibilbidea amaituta, salda banatuko zaie parte hartzaileei.
Tipi Topa irteerak herritar guztiei irekiak daude, baina bereziki 60 urtetik gora dituzten eta aktibitate fisikorik egiten ez duten herritarrei zuzenduta daude. ostegunero egiten dira ibilaldiak eta parte hartu nahi dutenek, egun horretan Gurutze Santuaren plazara agertu baino ez dute. Bertan, izena ematen dutenei, abendura arteko txartela banatuko zaie eta Tipi Topan parte hartzen duten ostegunero zigilua jarriko zaie.
Ibilbideak seguruak direla eta ongi egokituta daudela ibiltzeko zailtasunak dituztenentzat esan du udalak. Horrekin batera, Lezoko entitate ezberdinetako boluntarioen laguntza jasoko dute ibilbide osoan zehar., “horregatik herritarrak egitasmo atsegin honetan parte hartzera eta bihar plazan agertzera deitu nahi ditugu”