Bizikleta martxa, mugikortasun iraunkorraren alde
Larunbatean izango da martxa hori, eta Oarsoaldeko ikasle, guraso eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera udaletik. Ezinbestekoa kaskoa jantzita azaltzea, ahal bada familian.
Mugikortasun iraunkorraren aldeko astea da honakoa, eta horren harira, Bizikleta Martxa antolatu du Errenteriako Udalak zortzigarrenez. Larunbatean izango da martxa hori, eta Oarsoaldeko ikasle, guraso eta herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera udaletik. Ezinbestekoa kaskoa jantzita azaltzea, ahal bada familian.
Bizikleta martxa Errenteria-Oreretako erdialdeko kaleetatik egingo dute ordu erdiz, eta martxa kontrolatua izango da. Irteera eta helmuga, Biteri kalean.
Adinaren arabera antolatuko dute martxaren ordutegia. Hala, 10 urtetik beherakoek eta haien guraso eta laguntzaileek 11:30ean izena beharko dute Biteri kalean; 11 urtetik gorakoak eta haien guraso edo laguntzaileak, berriz, 12:30ean.