Elorsoro kiroldegian bazkide izateko laguntzen eskaerak egin daitezke
Azaroaren 10era egin daitezke eskaerak. Hainbat egoera sozioekonomikotan dauden oiartzuarrek egin ditzakete eskaera horiek, baldintza batzuk beteta.
Elorsoro kiroldegiko kantxa. Elorsoro kiroldegian prezio murriztuan bazkide izateko laguntza ekonomikoa behar dutenek azaroaren 10era arte dute eskaera egiteko aukera.
Honakoak dira prezio murriztuan eska dezaketenak: 33tik goitiko ezintasuna dutenek; Diru Sarrerak Bermatzeko laguntza jasotzen dutenek; Larrialdi Laguntza jasotzen dutenek edo Kotizatu Gabeko Pentsioen onuradunek.
Diru laguntzak jasotzen dituztenek, baremo ekonomiko batzuen barruan barruan egon beharko dute kiroldegiko bazkidetzan tarifa murrizketa eskatzeko. Gainera, udal zergen betebeharrak eguneratuta eduki beharko dituzte.
Eskaera egin nahi dutenek, inprimakiak eta ziurtagiriak eskatu beharko dituzte udaletxeko harreran. Informazio gehiago behar duenak, udaletxera edo kiroldegira bertara jo dezake.
Ordaintzeko salbuespena
Kasu batzuetan, ez dute bazkidetza kuotarik ordainduko honako baldintzak betetzen dituztenek: %33tik goitiko ezintasuna dutenak eta 23 urtez gorako gazteak, lehenengo aldiz alta ematen dutenean —baldin eta gurasoekin bizi badira eta hauek ere Elorsoroko bazkide badira—.
Termetako matrikula ere dohainik izango da lehenengo aldiz alta ematen dutenentzat.
