Pasaiako irakurketa kluba urrian itzuliko da
Ikasturte berrian izena emateko epea urriaren 11an bukatu da. Lehen saioan Eider Rodriguezen 'Bihotz Handiegia' landuko dute.
Pasaiako liburutegiek antolatutako euskarazko irakurketa kluba ikasturte berria abiatzear dago. Kideak hilean behin elkartuko dira, hirugarren astelehenean, 19:45etatik aurrera eta parte hartzea guztiz doakoa izango da.
Irakurketa klubak bi egoitza izango ditu, San Pedro eta Trintxerpeko liburutegiak eta saioak txandaka egingo dira. Lehen saioa urriaren 21ean egingo dute. Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia izango dute eztabaidagai eta Xabier Etxaniz Rojo moderatzaile lanetan arituko da.
Trintxepeko liburutegian eman daiteke izena, 943 004303 telefonora deituz edota posta elektronikoz. Urriaren 11ra arte izena eman ahalko da.