[Galeria] Ikasleak ere sortzaile izan dira Atlantikaldiaren hasierako ekitaldietan
Asisko Urmenetak sortutakoekin eskola bikoteak egin eta ikasturtean zehar erraldoi txiki pareak sortu beharko dituzte, elkarlanean. Hasi da igandera arte iraungo duen Atlantikaldia.
Kultur topagunea eta musika jaialdia da Atlantikaldia, baina ez hori bakarrik, sorkuntzarako espazioa eta hausnarketarako eremu ere. Sorkuntza horren parte egin ditu Errenteria-Oreretako LHko sei ikastetxeetako ikasleak, haiek ere jarri dituelako sortzen eta hausnartzen. Etxetik etxeko lanak eginak ekarri dituzte eta etorkizuneko Errenteria eta bere jendartea nolakoa izango den irudikatu behar izan dute.
Marrazkietara eraman dute gaur hori, eta beren azalpenak adi entzunda, izaki bakarrak, askotarikoak, anitzak sortu ditu Asisko Urmeneta artistak. Bizarain Ikastolak Tomaxa, Egiluze Ikastetxeak Jimi Katani, Gamon ikastetxeak Hiruburu, Koldo Mitxelena ikastetxeak Noratlantiki, Orereta Ikastolak Txorixo, eta Telleri alde ikastetxeak Karlota Pasota pertsonaiak izango dituzte aurrerantzean.
Baina lana ez da horrekin amaitu; Urmenetak sortutakoekin eskola bikoteak egin eta ikasturtean zehar erraldoi txiki pareak sortu beharko dituzte, elkarlanean.