San Pedro txikiek emango diote amaiera udari
Udaren bukaera, une tristea izan ohi da. Herrikideekin ospatzen bukatzen bada ordea, kolpea ez da hain latza. Asteburuan San Pedro txikiak ospatuko dituzte, eta egitarau zabala antolatu dute.
Sanpedrotarrek badakite udaz gozatzen. Urtaroaren hasierarekin batera ospatzen dituzte herriko jai handiak. Indartsu hasten dira. Hiru hilabete igaro dira dagoeneko eta uda amaitzear da, baina San Pedron badakite urtaro aldaketa xamurragoa egiten. Udako azken asteburuan ospatuko dituzte 2019ko San Pedro txikiak.
Laster egunak laburtzen hasi eta giroa hoztuko da. Hori dela eta, hiru egunez kaleak hartu eta era askotako ekintzak antolatuko dituzte, azken orduak epelean emateko. Hiru egun eskas izango dira eta ez dute denborarik galduko. Gastronomiak, bertsolaritzak edota kirolak lekua izango dute San Pedro txikietan. Eta nola ez, festarik ez da faltako. Aita Manuel bera ere, jaietara batuko da igandean.
Egitaraua:
Irailak 20, ostirala.
17:30: Haurrentzako merienda portuko etxeetan.
19:00: Buruhandiak frontoitik plazara.
19:30: Argazki lehiaketaren sari banaketa plazan.
20:00: Txupinazoa Intxaurrondoko desafioko txapeldunen eskutik.
21:30: Bertso afaria Antxetan.
00:00: Garinbo plazan.
Irailak 21, larunbata.
11:00: Haurrentzako jolasak frontoian. Antolatzaileek arropa zaharrekin janztea eskatu dute.
11:00: Marmitako txapelketa Arraunlari kalean.
12:30: Nazioarteko futbolin txapelketa frontoian.
12:30: Vermutekea 3 t’erdin
14:00: Marmitako bazkaria Antxetan.
16:00: Mus Txapelketa Torreatzen.
17:00: Haurren hil gabeko arrantza lehiaketa.
19:00: Sari banaketa eta sardina jatea Torreatzen.
20:30: Zinema jaia plazan.
00:00: Javi DJ-a plazan.
Irailak 22, igandea.
12:00: Patata tortillak eramango dituzte Arraunlari kalera.
12:45: Patata tortilla txapelketa.
13:00: Sari banaketa.
16:00: Eskupilota kiniela txapelketa bizia.
17:30: Aita Manuel Jubilatu zaigu! Frontoitik abiatuta kalejira egingo dute Palazio txikira. Jarraian luntxa izango da.
19:00: Eskupilota finala.