San Pedrok ate irekiko jardunaldia egingo du hilaren 27an
Ikasturte berriarekin batera, gazte askok kirol berriak egiten hasten dira. Arraunarengan interesa duten horiek, Sanpedrotarra Arraun Elkartea lehen eskutik ezagutzeko aukera izango dute.
San Pedrok kolpe latza jasan zuen aurreko igandean. 13 urtez TKE lehiatu ostean, KAE1 bat ligara jaitsi dira. Zalantzarik gabe, maila gorenera itzultzeko lan egingo dute moreek, eta argi dute zein den bide orria; harrobian gazte lehiakorrak sortzea.
Harrobiko ateak zabalduko dizkie San Pedrok nahi duten gazteei. Kirolaren nondik norakoak ezagutarazteko asmoz, ate irekiko jardunaldia egingo dute hilaren 27an 18:00etatik aurrera, Kalparrako instalazioetan. Kimu, infantil, kadete eta gazte mailakoei zuzendutako jardunaldia izango da