Sareak ez dezala pilota gelditu
Zuzenean ikusteko aukera izango da asteburuan, izan ere, igandean Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da bigarrenez Galtzaraborda kiroldegian.
Sarea gainditu eta aurkariari tantoa egitea, hori mahai tenisean dabiltzanen helburua. Zuzenean ikusteko aukera izango da asteburuan, izan ere, igandean Mahaiko Teniseko Kluben Euskadiko Kopa jokatuko da bigarrenez Galtzaraborda kiroldegian. 10:00etatik 20:00etara izango da txapelketa Beraun-Errenteria Marpex Klubak eta Udal Kirol azpisailak antolatuta.
Bizkaiko taldeak, Basauri kasu; Arabako Gaitak, Gasteiz eta Gure Talde eta Gipuzkoako Irun Leka Enea, Atletico San Sebastian, eta Marpex.
2012an sortu zen Marpex eta egun 40 bazkide ditu, 8 eta 75 urte artekoak. Cristobal Gamon ikastetxeko soinketa gelan entrenatzen dute. Udalak zein Marpex klubeko kideek herritar guztiak animatu dituzte igandean txapelketa ikustera bertaratzera. 1988az geroztik kirol olinpikoa da, eta munduan parte hartzaile gehien dituena; 40 milioi lagun lehiatzen dira mahai tenisean munduan.