Zine kontzertua eta afari beganoa Mikelazulon
Igandean sukaldea itxita izango dute, baina eskaintza kulturalari parez pare zabalduko dizkio ateak Mikelazulok.
Sorkuntza eta kulturaren oasia, inoiz baino oasiago bihurtuko da aste bukaerari begira. Atlantikaldiaren harira, Errenteria-Orereta bisitatuko duen jende andana dela eta, ordutegia zabalduko du mikelazulok eta ostiral eta larunbatean 12:00etatik 24:00etara izango ditu ateak zabalik. Ez hori bakarrik, sukaldea ere zabalduko du eta bi egunetan afariak eskainiko ditu.
Ostiraleko mendua, entsalada alemaniar erara eta azalore arrautzaztatua limoi saltsarekin; larunbatekoa, Gnochi pestoa, rukula, kanonigo eta tomate basearekin eta patakoiak.
20:30ean hasiko dira afariak ematen eta erreserba egitea aholkatu dute, lokalean bertan edota 688 737 654 telefono zenbakira deituta.
Igandean sukaldea itxita izango dute, baina eskaintza kulturalari parez pare zabalduko dizkio ateak Mikelazulok. Musika eta zinema arratsaldea antolatu du Mikelazulok: Peru Galbete & Paxkal Irigoien. Lehenak Uraren oldea proiektua aurkeztuko du, eta bigarrenak, berriz, Gure sor lekua lehen euskal filmari (1956) eginiko soinu banda interpretatuko du, pelikula ematen duten bitartean. Hitzordua, 18:00etan.