Aktiboak izateko gonbita
gaurtik igandera arte Kirolaren Europako astea ospatuko da bosgarrenez, eta horren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan, eta ostegunean doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.
Kirola eta jarduera fisikoa egiteko gonbita egingo du Errenteriako Udalak aste honetan. Izan ere, gaurtik igandera arte Kirolaren Europako astea ospatuko da bosgarrenez, eta horren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan, eta ostegunean doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara. Halaber, astean zehar, esko,a gidatu batzuetan ere doan parte hartzeko aukera izango dute helduek. Bihar 19:30etik 20:45era Yoga Hatha Vinyasa eskola doakoa izango da Galtzarabordan; etzi 18:15etik 19:00etara ziklo saioa izango da Fanderian; ostegunean 19:30etik 20:45era Yoga Hatha Vinyasa eskola doakoa izango da Galtzarabordan; ostiralean 19:00etatik q19:45era Bodycombat Galtzarabordan; eta larunbatean 09:30etik 11:30era, osasun ibilaldiak Galtzarabordan.
Argibide gehiago Galtzaraborda eta Fanderiako harreretan edota 943 449 690 eta 943 344 423 telefono zenbakietan.