Zumaiako saioan hirugarren izan da bertsolari oiartzuarra. Hurrengo fasera pasatuko diren hamazazpi bertsolarietatik laugarren dago sailkapenean, oraingoz.
Interesdunek urriaren 10era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzura jo behar dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07.30etik 19:00etara.
Allerruk aspaldiko talde kopuru handiena izango du aurtengo futbol sasoian. Taldeak jada hasi dira lehenengo garaipenak lortzen.
San Marko Mankomunitatearekin zerikusia duten bi puntu aztertuko dituzte. Horrez gain, datorren urterako zergen ordenantza aldaketa landuko dute.
Pasaiako Itsas Festibalaren bigarren edizioa 2020ko maiatzaren 28tik ekainaren 1era egingo da. Prozesu parte hartzailea izan dadin, festibalak kolektibo eta eragileen ekarpenak hartuko ditu urriaren 15era arte.
Denboraldia amaituta, Hibaikaren zuzendaritzak balantzea egin du, baita 2019-2020 denboraldirako aurreikusitako denboraldirako ardatz nagusiak aletu ere.
58 ikasle izango dituzte 2019-2020 ikasturtean, eta Lur Korta eta Saioa Aizpurua arituko dira irakasle lanetan. Inoizko markarik onena da.
Horren erakusle aurten ere prestatu dituen ikastaroak eta urritik aurrera eskainiko dituen hitzaldi aberasgarri bezain interesgarriak.
Oiartzun eta Miren Tabernak garaipenak lortu dituzte kopako lehen kanporaketako partidatan. Bost futbol taldeetatik bakarrak irabazi du.
Orereta Ikastolak berritasunekin hasi du ikasturtea. Besteak beste, Haur Hezkuntzako Esmalteriako eraikin berrituarekin abiatu dute sasoia.
gaurtik igandera arte Kirolaren Europako astea ospatuko da bosgarrenez, eta horren harira, ate irekien jardunaldia egingo dute Galtzaraborda eta Fanderiako kiroldegietan, eta ostegunean doan sartu ahal izango da Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetara.
Orratx Ttikin izena emateko epea irekita dago. 7-10 urte artekoentzako nahiz 11-13koentzako eskaintza zabalik du Lezoko antzerki taldeak.
Mintzalaguntzailea da Maritxalar eta mintzalaguna Gomez, baina biek dute helburu berbera: Errenteriako euskaldun komunitatea hazten jarraitzea. Mintzalaguna urrian itzuliko da.