Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haurtzaroko 31 ikasle eta hiru irakasle Bretainian daude

Bederatzigarren aldiz, Oiartzungo ikastolaren eta Gwiseniko diwanaren arteko elkartrukea egiten ari dira. Astebetez izango dira Bretainian.

oiartzun gwiseni Bretainian dauden 31 ikasleak.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2019/09/23

Haurtzaro Ikastolako DBH4ko 31 ikasle eta hiru irakasle Bretainian daude, datorren larunbatera arte. Bederatzigarren aldiz, ikastola elkartrukea egiten ari da Gwiseniko diwaneko ikasleekin. Elkartrukearen xedeetako bat da ikasleengan frantsesa ikasteko grina sustatzea.

Gwiseni Brestetik 30 kilometrora dago, eta bertako diwanak bretoieraz irakasten du, ingelesa, frantsesa eta latina kenduta. Han ibiliko dira datorren larunbatera arte (hilak 28).

Haurtzaroko ikasleek Bretainiako familien etxeetan hartuko dute aterpe, eta datorren apiriletan, oiartzuarrek bretoiak jasoko dituzte. Gwiseniko 34 ikasle etorriko dira Oiartzunera.

Ohiturak ezagutu

Oiartzuarrek hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izango dute, hala nola, itsas-museoaren bisita, oihalgintza; krepe tailerrak; buztingintza; kirol, musika eta dantza tailerrak…

Leire Lekuona frantses ikasgaiko irakasleak azaldu duenez, hizkuntza gutxituekiko kontzientzia eta elkartasuna indartzen ditu: “Gure ama hizkuntzaren antzeko egoera pairatzen du bretoierak. Elkartasun horrek, hizkuntza batek bizirik irauteko beharrezkoak dituen urratsak eta baliabideak zein diren hausnarketa egitera bultzatzen ditu ikasleak”.

Egitaraua

Gaur Gwisseni ezagutuko dute, eta bihar, Gwisseni utzi eta Roscoffera iritsiko dira eta bertan Batz uhartera joateko itsasontzia hartuko dute. Batzen Europako itsasargirik altuenetakoa bisitatu ondoren, Delaselle izeneko  lorategi botanikoa bisitatuko dute. Uhartetik bueltan Roscoff ezagutuko dute: bertako antzinako kaleak eta arrain merkatua. Ilunabarrean fest-noz izeneko festa bretoia izango dute Gwiseniko ekitaldi-aretoan: abestiak, Bretainiako musika eta dantzak, eta afaria familiekin, kulturen arteko elkartrukea hain zuzen.

Etzi, egun osoa hango familiekin igaroko dute eta familiek antolatutako programa beteko dute.

Ostegunean, Pleumeur Boudou aldea ezagutuko dute. Han, bela gurdietan ibiliko dira, hondartzan. Hantxe bazkaldu eta ondoren Lesneven herriko museoa bisitatuko dute.

Eta ostiralean, Brest eta haren ingurua ezagutzera joango dira. Han, Oceanopolis aquariuma bisitatuko dute, eta bertan, Bretainiako flora eta fauna ezagutzeko aukera izango dute. Arratsaldean, berriz, funikularra hartu eta Les Capucins auzoa ezagutuko dute. Era berean, Saint Malo kalea bisitatzeko parada izango dute, Bigarren Mundu Gerran suntsitu ez zen kale bakarra.

Azkenik, larunbatean, hilaren 28an, goizeko 09:00etan hartuko dute etxerako bidea, gaueko 21:00etan iristeko Oiartzun aldera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.