Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Etxebizitza komunitarioan libre dauden logelak zozkatuko ditu udalak

Interesdunek urriaren 10era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzura jo behar dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07.30etik 19:00etara.

Maite Gartzia zinegotzia, Bea Martin Gazteria dinamizatzailea eta egun etxebizitza komunitarioan bizi diren hiru gazte. Argazkia: Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/23

Gazteen etxebizitza komunitarioan libre dauden logelen errentamendu zozketan parte hartzeko epea zabaldu du udalak. Hala jakinarazi dute Maite Gartzia gazteria zinegotziak eta Bea Martin Gazteria dinamizatzaileak Etxebizitza komunitarioan bizi diren hiru gazterekin batera gaur egin duten agerraldian.

Interesdunek urriaren 10era arte izango dute izena emateko aukera, eta horretarako Zu! Zure Udala Arreta Zerbitzura jo behar dute astelehen, asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, edo astearte eta ostegunetan 07.30etik 19:00etara. Zozketan parte hartu ahalko dute Errenterian erroldatuta dauden (gutxienez aurreko sei hilabeteetan) 18 eta 30 urte arteko gazteek. Zerga eta betebeharretan egunean izan beharko dute, etxebizitza propiorik ezin dute izan, eta urtean 26.000 euroko ditu sarrera izan beharko dute gehienez.

Inprimakiak behar bezala beteta aurkeztu beharko dituzte epearen barruan, agiri osagarriekin batera (nortasun agiria edota ordezkatzen duen dokumentuaren kopia). Informazio gehiago eskuratzeko, gazteriaren posta elektronikora mezua bidal dezakete, gazteriaren webgunean kontsultatu, 943 449 600 edo 943 449 606 telefono zenbakietara deitu, Zu! zure udala zerbitzuan, edota Merkatuzarreko hezkuntza eta gazteria bulegoan galdetu.

Gartziak gogora ekarri du  udalaren Gazteria azpisailak Marea Gora prozesua abiatu zuela, besteak beste, gazteen iritzia ezagutu asmoz, “emantzipatzeko zailtasuna izan zen kezka nabarmena. Emantzipazioaren ardatz nagusiak, etxebizitza izatea eta lana lortzea dira”. Etxebizitzari dagokionez, gazte askok zailtasunak dituztela gurasoen etxea utzi eta beren proiektua era autonomoan eraikitzeko orduan nabarmendu du Gazteria zinegotziak, “besteak beste, errentamenduen prezioak merkatu librean ez datozelako bat gazte , eta ez hain gazte, askoren gaitasun ekonomikoarekin”.

Etxebizitza komunitarioak errentamendua erraztu nahi die beharra duten gazte horiei, baina ez hori bakarrik: “Errentamendu eredu ezberdin bat sustatu nahi du udalak, komunitatean oinarritua, eta epe luzera jende askoren egoera hobetzeko nahia duena”

 

Erlazionatutako edukiaBadute habia non eraiki
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.