Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Gozatu beste sufritu dugu"

Denboraldia amaituta, Hibaikaren zuzendaritzak balantzea egin du, baita 2019-2020 denboraldirako aurreikusitako denboraldirako ardatz nagusiak aletu ere.

Hibaikakoak estropada eta ETE Liga irabazita bi banderekin Oiartzun ibaian. Argazkia: Hibaika
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/23

Denboraldia amaituta, Hibaikaren zuzendaritzak balantzea egin du, baita 2019-2020 denboraldirako aurreikusitako denboraldirako ardatz nagusiak aletu ere. Balantzeari dagokionean, gozatu egin dutela aitortu du zuzendaritzak, “eta gozatu bezain beste sufritu”. Emakumeen ontzia bikain aritu da, Madalen Kontxaraino eraman dute eta play offean Euskotren ligan aritzeko txartela eskuratu ez badute ere gogor borrokatu da Amaia Gezalak entrenatu duen tripulazioa. Urte handia egin dutena ETE Ligan zazpi bandera irabazita eta ETE Ligako garaipena lortuta. Gipuzkoa eta Euskadiko txapelketetako brontzeak gehitu behar zaie eta Kontxako Banderan laugarren sailkatu direla, “sekulakoak dira emaitzak”.

Taldeak egin duen lan eskerga nabarmendu du zuzendaritzak, “bloke handi bat sendotu dute. Oso gazteak diren arren, heldutasun handia eta erregulartasuna islatu ditu taldeak eta harrobiak  urratsa aurrea egin du. Emakumeen ontzia errealitate bat da eta kirol erreferentea bihurtu da, oso garrantzitsua Errenteriarentzat; lehiatzen den bakoitzean herriaren izena lau haizetara zabaltzen du harro”.

Amaia Gezalak jarraituko du taldea gidatzen datorren denboraldian. Helburuak, tripulazioa indartzea eta Euskotren Ligara igotzea, Hibaikako arraunlari gazteei jarraipena eskainita.

Gizonetan jaitsiera

Gogor lan egin du gizonen ontziak ere, baina kategoria mantentzea ez dute lortu, “zaila genuen oso, eta horren erakusle da aurten gure kategoriako hiru ontzi jaitsi direla, KAE Ligan izan diren kirol karanbolen ondorioz gure ligan aritu diren ontzien laurden bat”. Halere, gozatu dutela ontziarekin esan du zuzendaritzak, “gure arraunlariak amaierara arte ikusi ditugu borrokan. Denboraldi osoan zehar nortasun handia erakutsi duen ontzia izan da, eta amaierara arte lehiatu da”.

datorren denboraldian KAE2 Ligan arituko dira Hibaikakoak. Berrikuntzak dituzte ordea, orain arte, eta azken hamar urtean Senior Gizonen entrenatzailea izan den Alex Orenak ardura hori utzi eta Imanol Cascante sanpedrotarrak hartuko duelako ardura hori. Cascantek ibilbide oparoa duela arraun munduan esna du Hibaikaren zuzendaritzak, “besteak beste, San Pedro, Urdaibai, Astillero eta Hondarribian izan da arraunean, eta Getxo eta Arraun Lagunaken entrenatzaile aritu da”.

Zuzendaritzak esker ona adierazi dio Orenari urte luze hauetako ibilbideagatik Hibaikan entrenatzaile lanetan, “bere inplikazioa eta eskuzabaltasuna gabe, azken urteetan lortutakoa ez litzateke posible izango, besteak beste, aurreko denboraldian hainbeste poztasun eman digun kategoria igoera”.

KAE2 Ligan eta entrenatzaile berriarekin jarraikortasuna izango duen arraunlari blokea sortu nahi dute, “garapena izan dezan eta urte gutxiren buruan KAE 1 Ligako lehen postuetan tartea izan dezan”.

Mikel Odriozola prestatzaile fisikoak jarraituko du lan horretan gizon eta emakumeen ontziekin eta Gorka Barbado berriz, kirol koordinatzailea izaten jarraituko du.

Arrauna herriaren nortasunaren zati

Arrauna herriaren nortasunaren beste zatietako bat izan dadin lanean ari direla gaineratu du Hibaikaren zuzendaritzak, “ikusgarritasun handiagoa izateko lanean ari gara, eta herriko ikastetxeetara jotzen ari gara gu ezagutarazi eta arraunaren bertuteak azaltzeko. Probatzen duen oro lotzen du”.

Horrekin batera kanpaina egiten ari dira saltoki eta tabernekin, “besoak zabalik hartu gaituzte eta laguntzen ari dira ekonomikoki eta kalean klubaren presentzia bermatzen”. Bazkideak lortzeko kanpaina ere martxan du Hibaikaren zuzendaritzak. Urteko kuota 30 eurokoa da eta bazkideek hainbat abantaila lortzen dituzte trukean Hibaikaren materiala erosteko garaian. Bazkide izan nahi dutenek, e pñostaz mezua bidali behar dute, izena eta abizenak, helbidea, posta elektronikoaren helbidea, telefono zenbakia, nortasun agiriaren zenbakia, eta kontu korrontearen zenbakia zehaztuta (ibana barne).

Amaitzeko udalarekin ere harremanetan dela Hibaika zehaztu dute: “Udalak babesten gaitu erabat eta elkarlanean jarraitu nahi dugu, ilusioa eta borondate handiko lana oinarri dituen proiektua hobetu, eta aurreikusiak ditugun beste proiektu batzuk egi bihurtu ahal izateko errenteriarren mesederako”

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.