Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Klima larrialdi egoera deklaratu du udalak, aho batez

Klima, larrialdi egoeran dagoela deklaratu du Errenteriako Udalak, atzoko udalbatzarrean egin zuen, eta aho batez egin gainera. 

Aho batez onartu dute alderdi guztiek aurkeztutako mozioa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/25

Klima, larrialdi egoeran dagoela deklaratu du Errenteriako Udalak, atzoko udalbatzarrean egin zuen, eta aho batez egin gainera.  Elkarrekin Podemosek mozioa aurkezteko asmoa zuen gaiaren gainekoa, eta azkenean, gainontzeko alderdiekin adostasunera heldu eta udalean ordezkaritza duten alderdi guztien izenean aurkeztu eta noski, guztiek babestu zuten. Horren arabera, klima larrialdi egoera deklaratzearekin batera, klima aldaketaren aurkako estrategia landu eta sustatzeko konpromisoa hartu du plenoak, baita ekonomia zirkularra sustatzekoa ere. Kontratazio publiko berdearen alde egingo du gainera, eta energia berriztagarriak martxan jartzea lagunduko duten ekintzak landuko ditu. Gaiaren gainean errenteriarrak hezteko, kontzientziatzeko eta sentsibilizatzeko kanpainak abian jartzeko konpromisoa ere hartu du, baita klima aldaketari aurre egiteko politika  eraginkorrak garatzeko konpromiso mantendu ere.

Eusko Jaurlaritzari, berriz, Eusko Legebiltzarrean bideratzen ari den lege proiektua Eudelekin batera lantzea eskatu dio, baita klima larrialdi egoera deklaratu berriarekin bat datozen premiazko neurri eraginkor har ditzan.

Azkenik errenteriar guztiak deitu ditu plenoak aste honetan zehar, eta zehazki, ostiralean 19:00etan klimaren alde antolatutako elkarretaratzera.

Elkarrekin Podemoseko Jose Manuel Ferradasek aitortu egin zuen alderdiek egindako esfortzua adostasunera heltzeko. Aldaketa klimatikoaren gaineko kezka areagotzeko nahikoa arrazoia izan direla udaran esan zuen Ferradasek, eta horren harira izandako suteak, uholde larriak edo izandako tenperatura altuak aipatu zituen, “horrek guztiak mahai gainean jarri du egoeraren larritasuna eta horren erakusle da klima aldaketa terminoa klima larrialdi bilakatu izana”. Ondorio horiek ez direla soilik telebistan ikusten ditugunak, Errenterian ere sumatu direla esan zuen, “mende amaieran, gutxieneko tenperatura gaur egun baino lau gradu altuagoa izango da, eta arazo hori orokorra izango da, ez dio soilik Amazonasi edo Seguraren behe arroari eragingo”.

2000. urte hasieratik Errenteriako Udalak hainbat neurri hartu dituela horren harira nabarmendu zuen, eta horietako batzuk aletu: “Tokiko 21 Agenda martxan jarri zen 2001ean, iraunkortasunaren aldeko plana martxan jarri zen 2005ean. Azken urteetan, gainera, hartu dira neurriak udalak gai honetan duen konpromiso irmoa erakusten dutenak. Aldaketa klimatikoaren kontrako alkateen hitzarmena sinatu zuen udalak 2012an, eta klima eta isurketen gaineko  alkateen hitzarmena ere sinatu dugu; bertan, Europako beste hamahiru udalerrirekin batera gureari  azken bi urteetan iraunkortasun arloan egindako lana aitortu zaigu. Energia Iraunkorraren Plana onartu genuen azkenik 2015ean. Horren arabera 2020an gure udalerriak negutegi efektuko isurketak %20an murriztuko zituen konpromisoa hartu genuen, 2007an egindako isurketa oinarri hartuta. Hilabete batzuk falta direnean, esan dezakegun helburu hori lortu eta gainditu ere egingo dugula”.

Pasa den apirilean, Aldaketa Klimatikoaren gaineko plana onartu zela nabarmendu zuen Ferradasek, “2020 eta 2030 urteen artean 39 ekintza aurreikusi ditugu horren barruan”.

Mehatxu larriena

Aste honetan, eta Errenterian zehazki ostiralean deitutako elkarretaratzearekin jendearen inplikazioa, norbanakoarena, bilatzen dela gaineratu zuen Elkarrekin Podemosen ordezkariak, “gure bizimoduaren gaineko hausnarketa egitera deitzen gaitu, eta erakundeei exijitzera hondatze ekologikoa eteteko neurriak har ditzaten”. Klima larrialdia gizateriak aurrez aurre duen mehatxurik handiena dela ere esan zuen, eta horren aurrean arduraz jokatzera deitu zuen, “benetako politika eta jarrera eraginkorrak izan behar ditugu”.

Klima larrialdia mehatxu larriena den idiarekin bat egin zuen EAJko Elixabete Muruak, “eta pertsona orok asko dugula egiteko argi dago. Era beran udalak ere pausuak eman behar ditu, orain arte asko egin badira ere bide luzea dugulako aurretik. Ikaragarri konplexua da gure bizimodua errotik aldaraztea, gizarteak ikaragarrizko erronka du aurrean, batez ere datozen belaunaldiei eragingo dielako zuzen-zuzenean”.

Alderdi interesak alde batera uzteko gaitasuna nabarmendu zuen azkenik Muruak, “mozio honetan eta gai honetan adostasunera heltzeko gai izan gara. Jarrera honekin segitzea espero dugu”.

Isaac Palenciak hartu zuen hitza alderdi sozialistaren izenean nabarmentzeko klima larrialdiaren gainean Eusko Jaurlaritzak adierazpena egin duela, “urrats garrantzitsua da hori, eta tramitazioan dago aldaketa klimatikoaren gaineko lege bat eta estrategia bat dugu bertan, Klima 2050 izena duena. Gipuzkoan aldaketa klimatikoaren gaineko fundazioa ere badugu. Hori guztia aukera bat da Errenteriarentzat, abian diren bitartekoak ditugu Eusko Jaurlaritzan zein foru aldundian eta horiek berak sustatu ditzakegu udaletik aldaketa klimatikoaren kontrako neurri eraginkorrak hartzeko”.

Lau alderdiek lortutako adostasunari egin zion erreferentzia Palenciak, eta “oso garrantzitsutzat” jo zuen: “Garrantzitsua da hain oinarrizkoa den zer edozer partekatzea, bat etortzea klima larrialdian garela. Klima larrialdiak hitzetatik ekintzetara pasatzea eskatzen du, garrantzitsua da adierazpenak egitea, baina garrantzitsuagoa da horiek neurri zehatzekin eta bitartekoekin osatzea”.

Atzera jo zuen Eneko del Amo EH Bilduko zinegotziak, eta Piotr Kropotkin geografo errusiar anarkistaren figura aldarrikatu zuen: “1874. urtean aldaketa klimatikoaren existentzia formulatzen lehena izan zen. Historikoki ukatu dute formulazio hori meteorologia dinamikoak eta interes ekonomikoek. Gainera datorren basamortua teoria ezaguna egin da orain, eta onartzen hasi dira denak lege, programa, plangintza eta programetan. Neurri batean, antropozenoan bizi garen pertsonak ohartzen ari gara zerbaitez 145 urte geroago. Klima larrialdi egoerak hitzetatik ekintzetara pasatzera derrigortzen gaitu, ezinbestekoa dugu, eta globalki pentsatu behar bada ere, tokian tokikoak garrantzi izugarria du. Urteak dira desplazatu klimatikoez hitz egiten ari garena, baina baita etorkizuneko belaunaldiez ere, eta Yayo Herrerok dion moduan pentsatu behar dugu egoera zaurgarrienean dauden pertsonekin, aldaketa klimatikoaren ondorioak gehien pairatzen dituztenak direlako”

Atzo adostu eta aho batez onartutako mozioan bildutako puntuek, orain arte egindako lanari segida emateko konpromisoa berresten dutela gaineratu zuen del Amok, “erronka handiak ditugu aurretik agintaldi honetan, eta aldaketa klimatikoa kontuan hartu beharko dugu Hiri Antolamendu Plana Orokorra berrikustean, eta beste askotan ere. Argi dago gainera, Garapen Ekonomikorako udal sailak ardura handia duela hurbileko ekonomia sustatzeko garaian, pertsonekin eta lurraldearekin lotuagoa egongo den ekonomiarekin”.

Zinegotzi kargu uztea

Bestalde, Miren Arbelaitz EH Bilduko zinegotziak kargua utzi zuen atzoko plenoan. Haren ordez, Iñaki Queraltek hartuko du zinegotzi kargua.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.