Hainbat diziplinarekin gozatzeko aukera egongo da hurrengo asteburuan. Horrez gain, emakume sortzaileen lana azaleratuko duen tailerra emango dute.
Klima, larrialdi egoeran dagoela deklaratu du Errenteriako Udalak, atzoko udalbatzarrean egin zuen, eta aho batez egin gainera.
Udalaren laguntzei esker, B2 maila arte euskaraz doan ikasteko aukera emango dute. Beste mailetan ere laguntzak emango dituzte.
Ander Iñarra bigarren izan zen igandean jokatu zen mendiko lasterketen Munduko Kopako lasterketan. Irabazteko aukera izan zuen, ordea.
Ostiralean izango da Gudari Eguna, eta ekitaldia deitu dute hildako gudariak omentzeko. 'Independentzia sozialismoa' goiburuarekin ekitaldia izango da 19:00etan Foru plazan.
'Salda Badago' lelopean egingo dituzte aurten Euskal Herriko Jardunaldi Feministak azaroan. Harremantxo kolektiboa motorrak berotzen hasia da eta bi ekintza iragarri ditu Antxon hilaren 27an eta urriaren 3an.
Ostiralean egin du hitzordua eta 17:30ean hasiko du festa haurrentzako txokolate jatearekin Koldo Mitxelena plazan kokatuta dagoen batzokian.
Berez, atzo zen bukatzekoa Jorge Oteiza Marrazkiak, Estanpak, Hitzak (eta eskulturak) erakusketa, baina beste bi astez luzatu dute, herritarren artean izan duen harrera onagatik.
Uda bukatu da dagoeneko, baina oraindik badago jaiez gozatzeko tartea. San Fermin txikiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera. Antolatutako egitarau zabala ikusita, ez dirudi herriko jai txikiak direnik.
Helduentzako eta haurrentzako kenpo kai ikastaroak eskainiko dituzte aurten ere, Elorsoro kiroldegian. Izena emateko epea zabalik dago.
Betizutik elkarteko kideek, hilabete batek bost igande dituenean egin ohi duen moduan, Muxiko Festa antolatu dute iganderako.